Zumaia
Salgai daude 'Eros eta Afroditaren aitortzak' musikalerako sarreraEsti Curiel aktore zumaiarrak eta Andoni Mutiloa protagonista dituen obra hilaren 24an estreinatuko da Aita Marin
S. U.
Zumaia.
Viernes, 17 de octubre 2025, 20:49
Salgai daude Elur Etxea taldearen 'Eros eta Afroditaren aitortzak' musikalerako sarrerak. Esti Curiel aktore zumaiarra eta Andoni Mutiloa protagonista dituen obra urriaren 24an estreinatuko da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Aita Marin.
Publicidad
Eros Eta Afroditaren Aitortzak izeneko musikal honen gai nagusia aniztasun sexuala izango da. «Zehatzago esanda, harreman heterosexual monogamoetatik kanpo gelditzen den Unibertso zabalean jarri dugu arreta eta beste pertsonekin hain erraz partekatzen ez ditugun kontuei buruz hitz egingo dugu bertan, besteak beste: gure sekretuak, desirak, frustrazioak, beharrak, ame-tsak...», aurreratzen du Miren Gojenolak eta Andoni Mutiloak berak zuzendutako musikalaren sinopsiak.
Iñaki Santos izango dute lagun zuzeneko musikarekin.
Sarrerak 8,5 euroan eros daitezke turismo bulegoan eta sarrerakzumaia.eus atarian, eta 5,95 euroan Gazte Txartelarekin erosiz gero.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión