Zumaia
«Nire hamargarren munduko txapelketa izango da, baina ilusio handiarekin nago»Datorren irailean Hungariako Gÿor hirian jokatuko den Munduko txapelketarako txartela lortu du Irati Osak
Zumaia
Jueves, 17 de julio 2025, 20:32
Galiziako Pontesampaion izan da asteburuan Irati Osa piraguista zumaiarra eta taldekide Eva Barriosekin batera datorren irailean Hungariako Gÿor hirian jokatuko den Munduko txapelketarako txartela lortu dute.
Publicidad
Lehen urtea da Osak Barriosekin K2a osatu duela eta «oso gustora nago. Sentsasio onak ditugu», esan du zumaiarrak.
Munduko txapelketara begira «ilusio handiarekin» dagoela nabarmendu du piraguista gazteak.
Hamargarren Munduko txapelketa izango da hau Osarentzat, «jubenil mailatik hona hamar bat inguru txapelketetan hartu dut parte baina ilusio handiarekin nago», azaldu du.
Aurrez ere lehiatu izan da Osa Hungariako hiri honetan. «Ezagutzen dut lekua lehenagotik eta zaletasun handia dago. Gogotsu eta konfiantzarekin gaude».
Prestaketa handia du orain aurretik irailera bitartean. « Gogor entrenatu beharko dut baina orain arte egindako lanarekin oso gustora nago eta denboraldi bukaera honi gogoz egingo diot aurre», esan du. Osak nabarmendu du Munduko txapelketan «aurrean egiteko aukera handiak» dituztela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión