«Maritxu dotore janztea gustatzen zait»
Egun berezietan. Arritxu Bidasoro Zumaiako Sanjuaniturriko emakumearen irudia lirain janzteaz arduratzen da egun berezietan
Arritxu Bidasoro Zumaiako Harategi kalean jaioa eta hazia da. Ezkondu ondoren San Jose kalean (lehen Arruacale) eta Jadarren bizi izan zen, eta, azkenik, Harategi kalera bueltatu zen. «Nire txokora etorri ginen», gogoratu du.
Egunero ehunka ibiltari igarotzen dira hortik. Turistek zein Donejakue bidea egiten duten erromesek argazkia ateratzen dute bertako Sanjuaniturriko emakumearen irudiarekin, herritarren artean Maritxu bezala ezagutzen dena. «Auskalo zenbat argazki ateratzen diren egunean zehar hemen, argazki horiek noraino iritsi diren jakin nahiko nuke», galdetzen dio bere buruari Bidasorok. Festetan eta egun berezietan, gainera, Maritxuk dotore jantzita ematen du ongietorria. Hain zuzen ere, Arritxu bera da emakumea janztearen arduraduna.
Udaletxera eraman zituzten herriko ikasleen eskuekin margotutako kamiseta batzuekin jantzi zuen lehen aldiz. «2011 urtea izango zen, gordeta dauzkat oraindik. Ondoren Udalari baimena eskatzera joan nintzen badaezpada. Debalde egiten dut, dotore janztea gustatzen zait». Hasi zenetik mozorro berriak egiten dizkio inauterietan. «Lehenengoa Euskal Inauterietakoa izan zen, Herri Eskolako ikasleena bezalakoa; ondoren, Musika Eskolako desfilearekin bat egiten du kalejira hemendik pasatzen delako».

ZUMAIA
Comarca:
Urola Kosta
Habitantes:
10.090
Euskaldunes (2021):
74,02 %
Densidad población:
944,75 hab/km2
Tasa de paro (2023):
5,8 %
Renta personal (2022):
28.333 €
Altitud:
15 m.
Superficie:
1.068 Ha

ZUMAIA
Urola Kosta
Comarca:
Habitantes:
10.090
Euskaldunes (2021):
74,02 %
Densidad población:
944,75 hab/km2
Tasa de paro (2023):
5,8 %
Renta personal (2022):
28.333 €
Altitud:
15 m.
Superficie:
1.068 Ha

ZUMAIA
Comarca:
Urola Kosta
Habitantes:
10.090
Euskaldunes (2021):
74,02 %
Densidad población:
944,75 hab/km2
Tasa de paro (2023):
5,8 %
Renta personal (2022):
28.333 €
Altitud:
15 m.
Superficie:
1.068 Ha

ZUMAIA
Comarca:
Urola Kosta
Habitantes:
10.090
Euskaldunes (2021):
74,02 %
Densidad población:
944,75 hab/km2
Tasa de paro (2023):
5,8 %
Renta personal (2022):
28.333 €
Altitud:
15 m.
Superficie:
1.068 Ha
Sanpedroetan geroago hasi zen. «Danborrada egunean kaleko ume txiki batek galdetu zidan ea zergatik nindoan jantzita eta Maritxu ez. Datorren urterako jantzia egingo niola esan nion, eta berak lagunduko zidala janzten». Euskararen Egunean, M8an, Mari Domingi bezala Gabonetan edo baserritarrez Eukal Jaietan... Arritxuk armairu bat beterik dauka irudiarentzat egindako arroparekin. Herriaren erantzuna ona izan ohi den arren eta denei atentzioa ematen dien arren, noizbait Maritxuri arropa lapurtu izan diotela azaldu du. «Lehen santelmoetan arropa guztia kendu zioten».
Arritxu Bidasoro Beheko Plaza Jubilatuen Elkarteko batzarkidea ere bada. Batzordeko beste kide batzuekin batera, herriko nagusiei zuzendutako ibilaldiak, jolasak, txapelketak, bidaiak eta bestelako jarduerak antolatzen ditu. Herrian denontzako ekintzak daudela azaldu du. Arritxuren ustez, Zumaia polita eta baketsua da. «Mendia, itsasoa eta txoko polit asko ditugu. Bolada batzuetan jende gehiegi dago, baina, bestalde, hori positiboa izan daiteke saltokientzat eta ostalaritzarentzat».
Nire Herria
- – Nolako da Zumaia?
– Polita, lasaia eta baketsua da. Mendia, itsasoa eta txoko polit asko ditugu.
- – Zein da bertan bizitzearen alde onena?
– Jarduera eta kirol asko ditugu gazte zein helduentzat. Zumaiaren izena oso urruti eraman duten gazte asko ditugu munduan zehar, eta hori poztekoa da.
- – Eta txarrena?
– Gauza asko egin dituzte ondo, komentua oso polita geratu da... Baina badira beste auzo batzuk ere txukunketak behar dituztenak, Jadarre eta Estazio kalea adibidez.
- – Zein da zure txoko kutuna?
– Algorri, Inpernupe eta San Migel (Artadi)... asko daude.
(87 de 88)