Hainbat haurrek gozatu ahal izango du oporraldiaz uda honetan Darahli elkartearen eskutik Darahli

Iritsi dira Saharako haurrak Urola eskualdera Darahli elkartearen eskutik

Oporrak Bakean programari esker, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetatik 9 ume iritsi dira Urola eskualdera

Eli Aizpurua

Zumaia

Sábado, 15 de julio 2023, 18:38

Zumaiako Darahli elkartearen eskutik, Saharako hainbat haurrek bi hilabeteko oporraldia igarotzeko aukera izango dute Euskal Herrian. Desertuaren erdian kokatuta dauden errefuxiatuen kanpamenduan dagoen bero itogarritik salbu egongo dira eta horrekin batera, medikuarenera joan eta elikadura osasuntsuaz gozatzeko aukera izango dute.

Publicidad

Guztira, bederatzi umeren etorrera bideratu du elkarteak eta dagoeneko harrera familiekin dira. Pasa den astelehenean iritsi ziren. Bederatzi haur horietatik hiru Azkoitian izango dira, beste hiru Azpeitian, bi Zestoan eta bat Zumaian. Eskualdean izango diren saharar umeek 8 eta 9 urte inguru dituzte eta abuztuaren bukaera arte izango dira gure artean.

Bestalde, Darahli elkarteak 'Bakeleku udalekua' antolatu duBizkaiko Larrabetzu herrian. Bertan 16 saharar neska- mutil egongo dira eta hauen karguz 40 bat begirale arduratuko da eta txandetan pasako dira bi hilabete hauetan.

Darahli elkarteak uztailaren 21, 22 eta 23an, ostiraletik igandera, Zumaiara ekarriko ditu saharar haur guztiak eta horretarako honako plangintza burutu du: uztailak 21ean, ostiralez, 11:00etan Zumaiako Udalak ongi etorria emango die. Gero barkuz flyschak ikusteko aukera izango dute. Ondoren Santio hondartzan arratsaldea pasako dute.

Hurrengo egunean, larunbatez Euskal Herrira etorri diren Saharako txikiei ongi etorri festa antolatu diete Pasai Donibanen, bertan txarangak, tailerrak, jolasak, herri bazkaria, buruhandiak, puzgarriak eta apar festa, besteak beste, izango dituzte.

Publicidad

Uztailaren 23an, igandez, Zestoan izango dira. Jolasak, puzgarriak eta bazkaria izango dituzte bertan. Asteburu honetan Larrabetzuko Bakeleku udalekuko 16 saharako neska-mutilek Zumaiako familietan lo egingo dute.

Darahli elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete beren etxeetan saharar haurrak hartzeko animatu diren familiei eta Zumaiako Udalari «ekintza hauek antolatzen lagundu digulako».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad