Zumaiako Udaltzaingoaren eraikina. UDALA

Zumaia

Ikusgai dago Udaltzaingoen hautaketa prozesuaren behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda

Baztertutako hautagaiek irailaren 16ra arteko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko

Sara Utrera

Zumaia

Miércoles, 3 de septiembre 2025, 20:07

Hainbat udaltzain lanpostu behin betiko izaeraz betetzeko hautaketa prozesua martxan dago, eta dagoeneko ikusgai dago onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda. Baztertutako hautagaiek irailaren 16ra arteko epea (hau barne) izango dute erreklamazioak aurkezteko eta, hala badagokio, akatsak zuzentzeko.

Publicidad

Deialdia bateratua da, eta elkarrekin ari dira Zumaiako Udala, Azpeitiko Udala eta Getariako Udala. Honakoak ez dira plaza berriak izango; lehendik existitzen diren plazak behin betiko izaeraz betetzea da xedea, herriotako udaltzaingoen jarraikotasuna eta gertutasuna bermatzeko helburuarekin.

Deialdiak lanpostu kopurua handitzeko aukera ere aurreikusten zuenez, hasiera batean aurreikusitako bost plaza horiez gain, Azpeitiko Udaleko lanpostu zerrendako lau plaza gehitu dira deialdira, eta horiek ere oposizio-lehiaketaren bidez beteko dira.

Behin-behineko zerrenda eta plaza berrien inguruko informazio osoa Zumaiako Udalaren webgunean daude ikusgai. Prozesuaren inguruko informazio guztia ondorengo estekan: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/6705/0/81/ver?idioma=eu

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad