Zumaia

Forondako bi tailerretarako izen ematea hilak 23an amaituko da

S. U.

Zumaia.

Lunes, 20 de octubre 2025, 20:36

Foronda kultur etxean eskainiko dituzten Haurren-tzako oinarrizko pintura eta egur taila ikastaroetako izen-ematea uostegunean itxiko da.

Publicidad

Oinarrizko pintura tailerra LH3 eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Azarotik maiatzera bitartean eskainiko da, saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara, eta Mireia Lizundiak zuzenduko ditu. Egur taila tailerra ere azarotik maiatzera bitartean eskainiko da, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Irakaslea Daniel izango da.

Parte hartu nahi dutenek Alondegia kultur etxean eman dezakete izena, goizeko 09:30etik arratsaldeko 14:30era bitartean, 943.861056 zenbakira deituta, edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad