Emakumeon* Etxeak udazkenerako egitarau berria aurkeztu zuen astelehenean. ZUMAIAKO EMAKUMEON* ETXEA

Zumaia

Emakumeon* Etxeak udazkenerako egitarau berria aurkeztu du

Programazioak hamabi jabetze eskola, zortzi elkargune, agenda zabala eta zerbitzua desberdinak jasotzen ditu

Sara Utrera

Zumaia

Martes, 9 de septiembre 2025, 20:25

Zumaiako Emakumeon* Etxeak 2025eko udazkenerako egitarau berria aurkeztu du. Herritarrek dagoeneko jaso dute etxeetan irailetik eta abendura bitarteko programazioa biltzen duen liburuxka; jaso ez dutenek, berriz, Emakumeon* Etxean, udaletxean, kultur etxean edo Gizarte Zerbitzuetan aurkitu dezakete. Baita zumaiakoemakumeonetxea.eus webgunean ere.

Publicidad

Programazioak hamabi jabe-tze eskola, zortzi elkargune, agenda zabala eta zerbitzuak jasotzen ditu. Jabetze eskoletan parte har-tzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da, irailaren 17ra bitartean, Emakumeon* Etxean edo webgune honetan: https://www.zumaiakoemakumeonetxea.eus/izen-ematea/

Jabetze eskolen eskaintza askotarikoa da: ikastaro laburrak, luzeak, iraunkorrak eta berriak. «Oraingoan, adineko emakumeentzako eskaintzak izango du protagonismo berezia», adierazi dute Emakumeon* Etxetik.

Elkarguneei dagokienez, aurreko ikasturteetatik zazpi elkargune egonkortu dira: xakea, korrika, pala, futbola, eskubaloia eta mendi-irteerak. Nobedade gisa sortu da Xaboi komunitarioa: taldean xaboi ekologiko eta ekonomikoak egiteko espazioa. Bertan parte hartzeko ere izena eman beharko da, Emakumeon* Etxean edo webgunean.

Agenda zabal eta anitza

Ikasturte honetako Agenda zabal eta anitza ere nabarmena izango da: hitzaldiak, liburu-aurkezpenak, solasaldiak, bakarrizketak... «Irailaren 26an ospatuko dugun Emakumeon* Etxeko laugarren urteurren festak emango dio hasiera, eta hortik aurrera, ia astero izango da ekintzaren batean parte hartzeko aukera», aurreratu dute.

Publicidad

Zerbitzuei dagokienez, aholkularitza juridikoa eta arreta psikologikoa nabarmendu dute. «Zerbitzu hauek lagungarriak izan daitezke emakume askorentzat, eguneroko arazoei aurre egiteko zein indarkeria-egoeretan babesa izateko», adierazi dute.

Eta berritasun moduan, Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbi-tzua eskainiko da Emakumeon* Etxean, LGTBI+ kolektiboari arreta emateko. «Herritar guztiak animatu nahi ditugu Emakumeon* Etxeko ekintzetan parte hartzera», gaineratu dute. Programazio osoa ikusteko:https://www.zumaiakoemakumeonetxea.eus/ wp-content/ uploads/ 2025/09/ ZEE-2025-Iraila_Abendua.pdf

Publicidad

Informazio gehiago Zumaiako Emakumeon* Etxearen webgunean eta Instagramen kontsultatu daiteke. Eta zalantzarik izanez gero: Emakumeon* Etxean (San Telmo kalea 18, behea), info@zumaiakoemakumeonetxea.eus edo 633.432762 (telefono zenbakia, whatsappa eta telegram).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad