Zumaia
Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, gaur 'Zuk konpondu, zuk berrerabili' kanpainarekinGoizeko 11:00etatik aurrera egongo da merkatua Beheko plazan. Arratsaldean joskintza tailerra eta tresna elektronikoen lantegia egingo dituzte
Sara Utrera
ZUMAIA.
Jueves, 9 de octubre 2025, 20:24
Urola Kostako Udal Elkartearen 'Zuk konpondu, zuk berrerabili' sentsibilizazio kanpaina Zumaiara iritsiko da gaur. Herritarren kontsumo ohiturak eredu iraunkorrago eta kontzienteago baterantz gidatzea da helburua, eta, horretarako, konponketa eta berrerabilera sustatzea. Kanpainaren baitan bi ekimen nabarmenduko dira: bigarren eskuko merkatuak eta konponketa tailerrak. Merkatua goizeko 11:00etatik 19:00etara egongo da Beheko plazan. Eta arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara joskintza tailerra, eta 17:00etatik 19:00etara tresna elektrikoen lantegia.
Publicidad
Irailaren 19an hasi zen 'Zuk konpondu, zuk berrerabili' sentsibilizazio kanpaina. Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailak laguntzarekin eta Emaus Gizarte Fundazioaren parte-hartzearekin, urriaren 17ra bitarte egingo da, herritarren kontsumo ohiturak eredu iraunkorrago eta kontzienteago baterantz gidatzeko helburuarekin.
Herritar askoren nahiari erantzunez, eta berrerabilera sustatu nahian, jende multzo handia erakartzeko intentzioz, bigarren eskuko bost merkatu antolatu dira egitasmoaren baitan. Dagoeneko Aian, Getarian, eta Zarautzen egin da. Gaur Zumaiaren txanda izango da eta hurrengoa, hilak 17an, Oriokoa.
Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean, jantziak eta osagarriak salgai egongo dira. Merkatu horiek berrerabilitako objektuen balioa ikusarazten dute, eta kontsumo masiboaren alternatiba errealak sustatzen dituzte. Gainera, azokaren inguruan bigarren eskuko objektuak jasotzeko edukiontziak jarriko dira, herritarrek erabiltzen ez dituzten jantziak edota bestelakoak bertan laga ditzaten. Ingurumenari laguntzeko modu erraz eta zuzena izango da, beraz.
Azokarekin batera doako konponketa-tailerrak egingo dira, jantzi zein tresna elektriko txikiei bigarren bizitza emateko; horiek baitira, konponketei dagokienez, herritarrek gehien eskatzen dituzten bi kategoriak.
Publicidad
Joskintza tailerraren bidez herritarrei aukera eskainiko zaie konponketa edota moldaketa ezberdinak behar dituzten jantziak ekartzeko, beren kabuz konponketak egiten ikas dezaten: prakei baxua hartzea edo botoi bat modu eraginkorrean jostea, besteak beste. Modu horretan, oinarrizko konponketa horiek egiteko autonomia sustatuko da eta gure jantzien bizitza erabilgarria luzatu. Horrez gain, hondakintzat hartzen diren ehun-jantziei bigarren bizitza bat emateko aukera eskainiko da, oihalezko poltsa pertsonalizatuak sortuz, eta era horretan erabilera bakarreko materialak murriztuz.
Tresna elektrikoen tailerretan, berriz, egunerokoan erabiltzen ditugun tresna elektriko txikiak eramateko aukera emango zaie herritarrei, eta hauek konpontzeko modua bilatuko da, jendeak ikasi dezan nola konpontzen diren modu autonomo batean hauei balio berri bat emanez. Horretarako, erraminta eta materialak izango dituzte eskuragarri.
Publicidad
Tailer horiek tokiko profesional espezializatuek eta Emaus Gizarte Fundazioko langileek emango dituzte, haien lana ikusarazteko eta prestigioa emateko, batetik; eta, bestetik, eskualdean eskuragarri dauden baliabideen ezagutza sustatzeko. Tailerretan zehar, kontsumo arduratsuaren eta konponketaren alde egiten duten saltokiak eta profesionalak identifikatzeko aukera izango dute herritarrek, sentsibilizazio kanpainaz haratago herritarrek praktika horiekin jarrai dezaten egunerokoan.
Zumaiako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión