Aurkezpenaren kartela.

Zumaia

Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' liburuxkaren aurkezpena, gaur

60-70eko hamarkadetan izan zen Herri Gaztedi mugimendua aztertzen du lan honek

S. U.

ZUMAIA.

Jueves, 16 de octubre 2025, 20:23

Aitor Tena zumaiarraren 'Hari gorritik tiraka' liburuxkaren aurkezpena egingo da gaur, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan.

Publicidad

Aitor Tenaren proiektua ikerketa historiko bati lotuta dago, eta Zumaian 60-70eko hamarkadetan izan zen Herri Gaztedi mugimendua du aztergai. Helburutzat ditu memoria historikoa berreskuratzea eta Zumaiako langile mugimenduaren historian sakontzea. Bere ikerketan, artxibo dokumentazioaren analisia egin du: Beneditarren Fundazioan gordetako bost argitalpen eta 45 aldizkariko 130 artikulu inguru izan ditu eskuartean. Halaber, Herri Gaztediko kideen testigantzak jaso ditu. 60-70 hamarkadetan jarri du arreta, oraindik gutxi aztertutako garaia delako; haren esanetan, garai hartako mugimenduak ezagutzea garrantzitsua da, hurrengo hamarkadetan sortu edo garatu ziren mugimendu, alderdi eta sindikatuak ezagutzeko. Proiektuaren azken emaitza gizarteratzeko, aurkezpen ekitaldi bat egingo du gaur arratsaldean.

Udalak iaz abian jarritako Gazte ekimenak sustatzeko dirulaguntzen programaren lehen deialdian bi zumaiarrek eskuratu zuten beka: Aitor Tenak eta Iñaki Agirrezabalagak. Proiektu bana garatu dituzte, arlo oso ezberdinetan. Bata ikerketa dibulgatibo bat garatu du, eta bestea abesti baten bideoklipa. Ekimen honen bidez, 18-30 urte bitarteko gazteen interesak eta grinak islatzen dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Udalak, gazteen garapena eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad