Bihar emango zaio hasiera Zumaiako bosgarren 'Maiatza Dantzan' zikloari
Astinduren eguna eta dantza garaikidearen inguruko masterclass bat, hasteko
SARA UTRERA
Viernes, 6 de mayo 2016, 00:15
Astindu dantza taldeak antolatuta, 'Maiatza Dantzan' zikloa ospatuko da hilabete honetako larunbatetan.
Publicidad
-
Bihar, hilak 7
-
11 00-14
-
Astindu dantza taldearen bazkideen eta dantzazaleen eguna.
-
Hilak 14
-
17 30-19
-
Dantzara Txiki kalean.
-
Hilak 21
-
18 00-20
-
Dantzara Handi kalean.
-
Hilak 28
-
18 30-20
-
Kontakt Donostia/Bilbo inprobisazioa Jam sesioa kalean.
Astindu taldearen bazkide eta dantzarien egunarekin emango zaio hasiera bihar bosgarren edizioari. 11:00etatik 14:00etara, Dantza Garaikideko masterclass bat izango da Torreberrin, Jaiotz Osa dantzari zumaiarraren eskutik. Astindu taldeko bazkideentzako doan izango da eta bazkide ez direnentzat 15 euroan.
Ondoren, indarrak berreskuratzeko, bazkaria izango dute (Doan bazkideentzat, 15 euroan ez bazkideentzat). Materclass eta bazkide eta dantzazaleen bazkarirako izen-ematea, Alondegia Kultur Etxean (943861056 edo kultura@zumaia.eus) edo astindu.zde@gmail.com helbidearen bitartez egin daiteke.
Datorren larunbatean, maiatzak 14, 17:30etik 19:00etara Dantzari Txiki Kalean ospatuko da Beheko Plazan. Dantza neoklasikoa, aretoa dantzak, dantza sortzailea eta dan-tza klasiko eta modernoko erakustaldiak izango dira.
Bertan, hainbat eskoletako ikasleak hartuko dute parte: Debako Kulunka dantza taldea, Jose Mari Orbegozo, Celine Illarramendi eta Nagore Orbeltzu Lacosteren ikasleak.
Hilaren 21ean, Dantzari Handi kalean izango da, 18:30etik 20:00era, Beheko Plazan. Jose Mari Orbegozo, Jaione Albeniz, Celine Illarramendi eta Angel Mari Oyarzabalen ikasleak arituko dira. Eta Areto dantzak, sevillanak, ekialdeko dantzak, dantza neoklasikoa eta dantza latinoa eskainiko dira ikuslearen gozamenerako.
Publicidad
Bukatzeko, 28an, Donostiako eta Bilboko Kontak improbisazioko dantzariek Jam sesioa eskainiko dute, arratsaldeko 18:30etik 20:30era arranplan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión