Zestoa
San Isidro kaleko zirkulazioa erabakitzeko bigarren bozketa egingo da gaurEl Diario Vasco
zestoa.
Lunes, 3 de febrero 2025, 20:23
Arroabeko San Isidro kaleko zirkulazioa erabakitzeko bigarren bozketa egingo da gaur. Urtarrilaren 23an egin zuten Arroabean San Isidro kaleko zirkulazioaren inguruko erabakia hartzeko bozketa, baina ez ziren adostasun batera iritsi, hiru aukeretako bik boto kopuru bera jaso baitzuten. Hala, bozketako berdinketa haustea du helburu gaurko saioak.
Publicidad
Bozka eman nahi dutenek, Elkargunera joan beharko dute. Errolda ziurtatu eta bozka papera emango zaie, iluntzeko 19:30ak baino lehen bozkatu ahal izateko.
Bozketa paperean 1 edo 2 aukera hautatu beharko dute 'X' bidez. Bigarren berdinketa gertatuz gero, Udalak hartuko du azken erabakia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión