Zarautz Abesbatzako kideak Irlandara egindako bidaiko une bat, Cork hiriko aurkezpen egunean. ABESBATZA

Zarautz

Zarautz Abesbatzak esperientzia ederra bizi izan du Irlandako Cork hirian

Nazioarteko Abesbatzen Jaialdian parte hartzeaz gain beste toki batzuetan ere izan dira kantuan zarauztarrak

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:26

Joan den asteko zubia aprobetxatuz, Zarautz Abesbatza asteazkenetik igandera Corkeko 70. Nazioarteko Abesbatzen Jaialdian egon da.

Publicidad

Jaione Eskudero zuzendariak laburtzen digu bertako ibilbidea. «Lehen egunean Irlandako hego mendebaldea ezagutzera joan ginen, Kerry kondadoa. Killarney herrian abesten jardun eta ur jausi ezagun bat ikusi ondoren, naturan, zuhaitz artean ere kantuan jarraitu genuen».

«Bigarren egunean Jaialdiko 9 nazioarteko talderen aurkezpen ofiziala Corkeko Udalean izan genuen, Cork hiriko taldeak ez ziren bertan izan, Suitza, Luxenburgo, Finlandia, Gales, Inglaterra, Suedia, Australia, Urdaibaiko kantu taldea eta Zarautz Abesbatza. Aurkezpen ekitaldia amaitu ondoren, Irlandar merkatu famatuan giro bikaina sortu genuen gure kantuekin. Arratsaldeko 15:00tan, Glanmire auzoko Liburutegian Kontzertua eman genuen. Autobusez berriz Cork hirira joan eta kalean abesten jarraitu genuen. Entzuleak pozik eta gu ere bai», gogoratzen du Jaionek.

Hirugarren egunean, Cohb hirira joan ziren beste hiru ekitaldi eskaintzera Hart abesbatza inglesarekin batera, Saint Colman's katedralean, musika kiosko batean eta hotel bateko atikoan. «Autobusa hartu eta berriz gure hiriko kaleak girotzen jardun genuen. Kantu atsedenetan izan genuen aukera irlandar edari eta janari ederrak daztatzeko, baita musikari/dantzari bikainaz gozatzeko ere».

Laburpen gisa zera dio, «oso oso pozik etorri gara Irlandatik, taldearen elkarbizitza aparta izan degu, emanaldiak bikain atera zaizkigu, beste abesbatzekin harremandu egin gara, gure herriaren izena zabaldu eta ezagutzera eman dugu... Harro etorri gara».

Publicidad

Errepertorio zabala prestatuta eraman zuten, 23 abestikoa, eta gehienak euskal kantu folklore-polifonikoak eta kantu sakroak edo eliz kantak ziren. Hala ere, bertakoei keinu egite aldera, Irlandako lau abesti ere txertatu zituzten, Mikel Markezek abesten duen John Zaharra eta Lorenzo Ondarrak moldatutako Aleluia, Molly Malone eta Athenryko zelaiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad