Infantil mutilek brontzezko domina lortu dute denboraldi bikain bat eginaz eta oraindik Euskadiko Txapelketa geratzen zaie. ZAE

Zarautz

ZAEko batelak ondo eta 24an bazkide batzar garrantzitsua

Infantil mutilak 3. geratu dira Gipuzkoako Batel Txapelketan. Apirilak 24an batzarrera deitu dituzte bazkideak erabaki garrantzitsuak hartzeko

Martes, 16 de abril 2024, 20:40

Igaro berri dugun asteburuan Gipuzkoako Batel Liga bukatu zuten ZAEko arraunlariak larunbatean eta igandean Gipuzkoako Txapelketa osaptu ziren, bi estropadak Pasaiako uretan egin zirelarik, San Pedroren eskutik.

Publicidad

Zarautz Gesalaga Okelanek Gipuzkoako Ligan 6 batelekin parte hartu du eta txapelketarako 3 batel aurkeztu ditu. infantil mailako neska eta mutilak eta kadete mailako neskak.

Orokorrean liga txukuna egin dute Zarauzko batelek. Infantil mutiletan ligan bigarren eta hirugarren sailkatu dira, infantil nesketan denak debutariak izan arren Ligako 8. postua lortu dute eta kadete nesken A ontziak 3 puntugatik ez dute domina ateratzerik lortu eta B ontzia 13. izan da 24 batelek osatutako Ligan. Kadete mistoen ontzia ere oso ondo aritu da ligan hainbat estropadatan 4. postua lortuz.

Txapelketan 3 batel lehiatu dira infantil mutilena, infantil neskena eta kadete neskena eta 3. postua lortu duten infantil mutilak izan dira. Kadete neskak ere domina gertu izan dute 4. iritsi bait dira eta infantil neskek B finala jokatu dute bigarren postuan helmugaratuz.

Asteburuan Euskadiko batel txapelketak jokatuko dira, berriz ere Pasaiako uretan eta Zarautz Gesalaga Okelan taldeko 4 batel izango dira bertan lehian. Infantil mutilak eta infantil, kadete eta senior neskak.

Bazkide Batzarra

Bestalde, apirilaren 24an arratsaldeko 19:00etan Zarautz Arraun Elkartearen bazkide batzarra izango da. Aspaldiko urteetako batzarrik garrantzitsuena izango da 13 urtez lehendakari izandako Jon Artolak, lehendakari izateari utziko baitio, eta berdin urte hauetan batzordean aritutako beste hainbat batzorde kideek ere.

Publicidad

Zarautz Arraun Elkartearen bazkide izan, Enbataren zaletu edo herriko arraun elkarteagatik lan egiteko gogorik eta borondaterik izanez gero, jarri harremanetan ZAEko 688649307 telefono zenbakira deituz edo zae001@gmail.com helbidera idatziz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad