Zarautz
Udako Kontzertua emango du Zarautz Abesbatzak frantziskotarren elizanLarunbat honetan 21:30ean hasiko da eta emanaldiak hiru zati izango ditu, erdian Hilarion Eslavaren 'Salve Regina RE-n' abestuko dutelarik
Zarautz Abesbatzak Udako Kontzertua emango du uztailak 19an, larunbata, Zarauzko Frantziskotarren elizan izango da emanaldia eta 21:30ean emango zaio hasiera.
Publicidad
Egitaraua hiru zatitan banatua egongo da, kantu mota ezberdinez osatua. Aurkezpen modura, 1615. urtean Gasteiz inguruan Lope de Vega idazleak jasotako maitasun bertso baten doinua Jaione Eskudero zuzendari berak Zarautz Abesbatzarako moldatutakoa abestuko dute, besteak beste.
Kontzertuaren ondorengo zatian, Zarautz Abesbatzak, Hilarion Eslava, Burlatako semearen 'Salve Regina RE-n' abestuko du Frantziskotarren elizan.
Hilarion, XIX. Mende hasieran jaio zen eta Salve hau 1850. urtean konposatu zuen beste hainbat lan eta Salbeen artean.
'Re' tonalitatean eginiko Salve hau Euskal Herriko hainbat herrietara zabaldu eta gero, herri askotan abesten den Salvea da hau, izan ere, atzera begira jarriz, esango genuke Zarautzen, 100. urtez, Zarauzko Schola Cantorum parrokiako abesbatzak abesten duela urtero abuztuaren 14an. Zarauztar askorentzat oso ezaguna, txikitatik Don Fernando Unanue, Zumaiar apaiz musikariarekin abesten zutenentzat.
Esan baita ere, Salve hau Eslavak sortu zuen urtean Zarauzko Schola Cantorum abesbatza sortu zela. «Zorionak Zarautz Abesbatzatik Parrokiako Schola Cantorum-i bere 175. urteurrenean. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula hainbeste urteotan abesbatza bat mantentzea!» diote Zarautz Abesbatzako kideek.
Publicidad
Eta Udako Kontzertu honen azken zatirako, Zarautz Abesbatzak beste kantu sorta eder bat prestatu du, beltz espiritualak eta Irlandar kantu folklorikoak, tarteko. Organoan eta pianoan laguntzen, Josean Pascual musikaria izango dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión