Giro paregabea erromeriarekin Musika Plazan igande honetan. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Udako erromeriak amaitu dira astero jendetza bildu ondoren

Denera bederatzi emanaldi izan dira Musika Plazan igandero ekaina amaieran hasi eta abuztua bukatu bitartean

Lunes, 26 de agosto 2024, 20:05

Zarauzko Udalak antolatuta, uztaila eta abuztuan zehar, igandero erromeriak izan ditugu Zarautzen. Uztailak 2an hasita, astero dantzatzeko aukera izan da igande arratsaldeetan, 19:30etatik aurrera Musika Plazan. Erromeria hauetan parte hartuko duten musikarien gehiengoa, gainera, zarauztarra izan da.

Publicidad

Gogoan dugu Leire Arana Turismo zinegotziak esan zuena Udako Erromeriak ekimena aurkeztu ztenean, «Zarauzko Udalak apustu berezia egin du aurten gure inguruan ain errotuta dauden erromerien eskaintza indartzeko. Erromeriak euskal kulturaren eta nortasunaren elementu garrantzitsuak dira eta uda honetan herritarrak, eta erromeria zaleak, Musika Plazan dan-tzan jarri nahi ditugu».

Baita lortu ere. IKusi besterik ez da egon asteroko Musika Plazan egon den giroa. Apustua zen, bai, baina batzutan arriskatu beharra izaten da eta gero emaiytzak aztertu, Uda honetan ikusi da erromeriak gure artean baduela tokia eta urtero egiten jarraitzen bada, oraindik eta arraksat handiagoa lor dezake, beste toki batzutatik ere jendea etor baitaiteke.

Azken saioa igande arratsaldean izan zen, txanda Elustondo anai-arrebaentzat, musika eta kantuak kiosko gainetik eta behean jenda asko dantzan, ez begira eta oinak mugitzen. Poziki egoteko arrazoiak badituzte ekimenaren bultzatzaileak.

Udako erromeriak ekimenean parte hartu duten musikarien zerrenda hau izan da; Alaitz Roteta eta Ainara Saizar (ekainak 30), Garixe, Lanberri eta Naiara (uztailak 7), Ostolaza eta Larrañaga (uztailak 14), Maddalen Arzallus eta Arkaitz Allur (uztailak 21), Bide Batez (uztailak 28), Fan&Go (abuztuak 4), Izer eta Alabier (abuztuak 11), Etxebarria aita-semeak (abuztuak 18) eta Elustondo anai-arrebak (abuztuak 25).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad