Berdinketak desegiteko penalti jaurtiketak egingo dira bi egunetan partiden amaieran. AMAXKAR

Zarautz

Play-Eruak txapelketa asteburuan lehiatuko da DBHko neska eta mutilei zuzenduta

Laugarren edizioa izango da asteburuan eta inoiz baino talde gehiago izango ditu, denera 69k eman dute izena

Viernes, 5 de abril 2024, 20:50

Plaierotako antolakuntzak Play-Eruak txapelketa laugarren urtez egingo du asteburu honetan, larunbat eta igande goizean hondartzan egingo den festarekin.

Publicidad

Jakina da DBHko neska eta mutilek hondartzako futbol txapelketarik ez dutela jokatzen eta haur zirenean jokatzen ibili ondoren etenaldi bat izaten dute seniorretara pasa bitartean. Hori nolabait konpontzeko lehiaketa hau egitea erabaki zen. Aurtengoa laugarren edizioa da eta inoiz baino partaide gehiagorekin osatua dago, denera 69 taldek izena eman bai dute bertan.

Bi egunetan, goizez, lehiatuko da. Larunbatean harrera 08:30an irekiko da taldeentzat. Ordu horretarako agertu beharko dute plaieroen lokal ingurura, malekoian. Partidak 09:00etan hasiko dira.

Igandean harrera 09:00etan izango da eta partiden hasiera 09:30ean. Bi harrera gune egongo dira, bata DBH 1-2rako eta bestea DBH 3-4rako.

Jokalari bakoitzak ondorengo elikagaietako bat (olio botila edo azukre paketea edo lenteja paketea) eraman beharko du jokatu ahal izateko. Txapelketa ikustera hurbiltzen den edonork ere eraman dezake elikagai hauetariko bat edo gehio, zeren bildutako elikagai hauek Zarauzko elikagai bankuari emango zaizkio ondoren, behar larriena duten horien artean banatu ditzaten.

7 jokalariz osatutako taldeak izango dira eta nahi adina aldaketa egin ahalko dira. Taldea mixtoa izan dadin, genero bakoitzetik gutxienez 3 jokalarik egon beharko dute uneoro jokatzen. 10 minutuko bi zati jokatuko dira. Berdinketarekin bukatuz gero, 3 penalti botako dira irabazle bat zehazteko.

Publicidad

Kiroltasuna bultzatzeko partida bakoitza hasi aurretik jokalari guztiek eskua eman beharko diote elkarri, eta guztiek batera argazki bat aterako dute.

Partiden arteko denbora-tartean jokalariek txokolate beroa eta fruta izango dute eskuragarri, indarrak berreskuratzeko.

Zero zabor txapelketa izatea da helburua, beraz sortzen diren hondakin guztiak jaso eta birziklatu beharko dira. Lehiakortasunaz haratago lagunarteko giro bat sortu nahi denez, sariak zozketatu egingo dira parte har-tzaileen artean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad