Gurutzera bidean, kontu handiz, lokatza asko eta irristatzeko arriskua nabarmena baitzen. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Pagoeta Egunean lanbroa lagun izan zuten mendizaleek

Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, jendetza bildu zen gurutze inguruan

Lunes, 3 de junio 2024

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, urteroko legez, ekaineko lehen igandean Pagoeta Eguna ospatzen da gurean. Urte garai aproposa izan beharko luke mendira joan eta egun eder bat gozatzeko, baina sarritan ez da horrela gertatzen. Aurten ere, igande goiza goibela izan zen, lanbroa nagusi eta mendi bideak lokatzez beteta. Baina horrek ez ditu beldurtzen Zarautz eta inguruetako mendizaleek eta jendetza elkartu zen gurutze inguruan eta bordatxoaren ondoan zegoen tabernatxoan.

Publicidad

Maldan gora botatako izerdiak merezitako atsedena eskatzen zuen eta gurutzera hurbildu ondoren (ukitu eta argazkia aterata) Uruzume bordatxora jaitsi eta bertan topatzen zuten salda beroa, eta indarrak berreskuratzeko jaki goxoak. Lokatz artean egon arren, aurpegi alaiak ikusten ziren eta goiza aurrera zihoanheinean, giroak ere gora egin zuen. Trikitilari eta txistulariek erromerirako deia luzatzen zuten eta dantza egiteko tartea ere aurkitu zuten batzuk.

Eguzki izpiek noizbehinka aurpegia berotzen zuten, baina une labur batez. Etxera itzultzeko unea heltzen zenean, maldan behera ekiten zioten mendizaleek kontu handiz, ipurdikorik hartu gabe.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad