Zarautz
Bi ontziek euren ligak oso txukun hasi dituzte, denera hiru estropadarekinNeskek larunbatean Astilleron eta igandean Pasaian lehiatu zuten eta mutilek nesken atzetik Pasaiako uretan igandean
Azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak asteburu honetatik aurrera ikusiko dira gure arraunlarien artean. Prestaketa garaia bukatu da eta lehian hasteko unea iritsi zaie.
Publicidad
Asteburu honetan jarri ziren martxan KAE-1 Liga eta ETE Liga, gizonezkoena lehenengoa eta emakumezkoena bigarrena. Zorionez, Zarautz Arraun Elkarteak bietan du ordezkaritza eta hori beti da txalotzekoa.
Neskak izan dira lehendabizi estropada jokatu dutenak eta bi gainera. Larunbatean Astilleron izan ziren eta igandean Pasaian. Mutilak arraun eremu berean hasi ziren lehian igandean, Pasaiako uretan.
4. postua neskentzat
Juanjo Etxarteren arraunlariek bi estropada zituzten, biak erlojupekoak eta joan den urtean honelako saioetan oso maila ona erakutsi zuten. Lehen saioa Kantabriako uretan zuten larunbatean, III Bandera Real Astillero de Guarnizo, eta zozketak bigarren tokian ateratzera bahartu zion gure ontziari.
Erreferentziarik gabe zutena ematen zuten gure neskek eta azken sailkapenean laugarren amaitu zuten. Aurretik Zumaia eta etxeko Astillerok borroka handia izan zuten garaipeneren bila eta atzerago sartu zen Kaiku. Zarauztarrak bi segundo baino gutxiagoko diferentziarekin amaitu zuten.
Nahikari Osa patroi zeramatela, hauek izan ziren denboraldia estreinatu zuten arraunlariak, Eneritz Iruretagoiena, Amaia Manterola, Ane Aizpurua, Udane Iraola, Oihane Landa, Libe Goñi, Nahikari Qian, Saioa Makazaga, Iraide Martin, Irati Maiz, Irati Zubeldia, Ane Makazaga eta Maddi Makazaga.
Publicidad
Igandean XI. Pasaiako Ikurriña lehiatu zuten eta Juanjok aldaketarik ez egitea erabaki zuen traineruan. Oraingoan bigarren txandan atera ziren erlojupekoaren zerrendan eta aurretik zituzten ontzi guztien denborak hobetzen joan ziren une oro. Halere, bezperako sailkapen postua errepikatu zuten, hau da, laugarren amaitu zuten eta aurreko hiru traineruak ere larunbateko postu berbera lortu zuten.
Dena den igandeko saioan Kaikuk diferentzia handiagoa atera zion gure nesken Enbatari, baina lan oso ona egin zutela anabrmendu behar da. Atseden gutxi izango dute. San Palaio jaiak tartean dituztela, datorren asteburuan beste bi estropada lehiatu beharko dituzte. Larunbatean, Donibane Lohitzune Ziburuko VII. Ikurriña eguerdiko 12:00etan hasiko da eta bigarren txandan lehiatuko dute, hasiera honetan indartsuen bezala azaldu diren hiru traineruekin batera. Igandean 11:00etan Zumaiako Ikurriña, hau ere. lau ontziko bi txandetan.
Publicidad
Mutilak seigarren
Pasaiako uretan estreinatu zen Asier Puertasen Enbata. Hauek ere erlojupekoan lehiatu zuten eta lanean zirela agian estropadako baldintza okerrenak izan zituzten baina hala ere seigarren postua eskuratzen zuten. Datorren asteburuan, neskak bezala, bi saio. Larunbatean, Donibane Lohizune Ziburuko XXXII. Ikurriña - Biltoki saria arratsakdeko 17:30ean eta igandean Zumaiako 39. Ikurriña 12:00etan hasita.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión