Irabazitako bandera astindu zuten udaletxeko balkoitik zaleen txalo artean. ARGAZKIAK AMAXKAR

Arrauna

Marijaiak Zarauzko nesken Enbata maite du

Bigarren urtez jarraian, garaipena lortu dute ZAEko arraunlariek ETE Liga itxi zuen estropadan

Lunes, 19 de agosto 2024, 19:48

Herriko Ikurriñan lehiatu ondoren larunbat eguerdian, igande arratsaldean Zarautz Arraun Elkarteko bi traineruak euren ligak itxi zituzten Bilboko jaien barne antolatzen den estropadan. Badirudi bertako festen ikurra den Marijaiak asko maite dituela gure Enbatako neskak bigarren urtez jarraian garaipena lortu baitute.

Publicidad

Garbi ikusi zen etxeko saioan larunbatean, oso ondo prestatuta daudela gure neskak, denboraldi amaierara inoiz baino hobeto heldu direla eta zerbait handia egiteko gai zirela.

Dena den aukerak bukatzen ari ziren. Bilboko estropada besterik ez zitzaien geratzen banderaren bila joateko eta ez zuten hutsegin. Juanjo Etxartek Emakumeen Bilboko IX Ikurriña - Ane Aizpururen IV Oroimena estropadarako arraunlari hauek hautatu zituen: Eneritz Iruretagoiena, Udane Iraola, Nahikari Quian Artano, Libe Goñi, OiHane Landa, June Balda, Irati Mercader, Saioa Makazaga, Iraide Martin, Irati Maiz, Irati Zubeldia, ane Makazaga, Maddi Makazaga eta Nahikari Osa patroi lanetan. Bilbon izan ziren baita Amaia Apecechea, Lutxi Pascassiocomte, Johana Garcia, Amaia Manterola eta Ane Aizpurua.

Erlojupekoan ondo moldatzen dira gure neskak eta gogoz ekin zioten lanari. Ziabogara heldu zirenean denbora onena ezarri zuten. Honek indarrak bikoiztu eta itzuleran dena ematera bultzatu zituen. Astillerok ere denbora berdina egiten zuen eta honenbestez, azken luze horrek erabakiko zuen azken estropadako garailea.

Helmugan denbora onena egin (10:49:39) eta zain geratzen ziren beste bi ontziak zer egiten zuten. Zumaiak azken boladan ez du lehenago ematen ibili den maila eta atzetik geratu ziren. Bigarren postua ziurtatua zuten baina bezperan ez bezala, igandeko saioan kantabriarrek ezin izan zuten marka hobetu (10:50:09) oso gutxigatik izan bazen ere.

Hortik aurrera poza nagusitu zen gure arraunlarien artean. Bilboko Ikurriña irabazita zuten, bigarren urtez jarraian eta etxera itzultzerako zarauztarrak zain zituzten Lege Zaharren enparantzan.

Zigordia kaletik, txistularien laguntzarekin eta erraldoien babesarekin, alde zaharrean itzuli bat eman eta udaletxera igo ziren, hori bai Musika Plazan bandera astindu ondoren. Bertan patroiak, Nahikarik, hitz batzuk egin zituen eta azpimarratzekoa izan zen taldean duten giro ona aipatu zuela eta baita 'tornillo bat' falta zaiela denei. Badirudi Juanjok tornillo hori ondo lotzen jakin duela eta dendoraldi amaierako poza eman ahal izan dietela zarauztar zaleei.

Publicidad

Udaleko ordezkariek ongietorria eman ondoren berriro udaletxeko balkoitik bandera astintzeari ekin zioten, arraunlarien aurpegietan ikusten zen lortutako erronkak sortzen zien poza, baita behean zeuden zaleen aurpegietan ere.

Ander Maio patroi

ETE Liga amaitu da baina oraindik beste erronka bat geratzen zaie neska hauei, Kontxako sailkapen estropada. Zortzi ontzi besterik ez dira bertan sartuko eta orain itxaropentsu daude ZAEko neskak, garaipen honek emandako indarrarekin edozer egiteko gai direla erakutsi dute. Sartu ala ez, gu asetuta gaude. Etortzen dena ongietorria izango da eta Donostiara kanporaketa estropadara joateko aitzaki ederra jarri digute.

Publicidad

Enbatako mutilek ere estropada zuten Ibaizabaleko uretan, neskek amaitu eta garaipena lortzen zutela ikusi ondoren atera ziren Enbatako mutilak. Asier Puertasek aldaketa berezi bat egin zuen KAE-1 Ligako azken estropada honetarako. Gaizka Garmendiak patroi lana Ander Maio Manterola gazteari utzi zion eta lan oso txukuna egin zuen lemazainak.

Neskek bezala erlojupekoa zuten eta lehen txanda amaituta beraiek ireki zuten bigarrena. Aurreko ontzien denborak hobetuz joan ziren baina beraiekin atera ziren beste bost ontziak Enbatarenak hobetu zituzten baita.

Publicidad

Hirugarren ziabogan, gainera, Oriok eta Deustok denbora hobea egin zuten lehenengo txandan baina garbi erakutsi zuten lehiatzeko zeudela gure mutilek eta azken luzean bi traineruak baino bizkorragoak izan eta seigarren tokiari eutsi zioten. Sailkapen orokorrean ere seigarren izan dira 102 punturekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad