Las diez noticias clave de la jornada
Asteburuan Aritzbatalde pilotalekuan giro oso ona izan da, Espainiatik etorritako kirolari eta ikusleekin.

Zarautz

Ikuskizun bikaina eman du Espainiako Halterofilia Txapelketak Aritzbatalden

Antolatzaileak eta kirolariak oso pozik atera dira asteburuko saioekin

Lunes, 26 de febrero 2024, 20:42

Asteburuan Ariztabatalde pilotalekuan egin da 16 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko Espainiako halterofilia txapelketa. Hainbat lehiaketa izan ditu, eta nabarmentzekoa da S16 eta S18 kategoriako Kluben Federazio Kopa. Bertan, aurreko urteko 15 urtez azpiko eta 17 urtez azpiko ligetatik datozen gizonezkoen eta emakumezkoen talde onenak lehiatu dira titulua lortzeko.

Publicidad

Ikuskizuna bikaina izan da eta bai antolatzaileak eta baita kirolariak ere, oso pozik amaitu dute bi egunetan bizitakoarekin.

S16ko Federazioa Kopan mutiletan A Coruña izan da garaile eta nesketan Molins Rei. S18ko atalean berriz, mutiletan Tenerifeko E.T.H. eta nesketan berriro Galiziako A Coruña. Aipatzekoa da S18ko txapelketan Halterofilia ZKE zarauztarren bi taldeeak bosgarren sailkatzea lortu dutela, Gandia eta Tenerifeko taldeei aurrea hartuta.

Bakarkako sailkapenari dagokionez nesketan ondoen kokatu dena Malen Monasterio izan da, bosgarren sailkatuta. Lide Mendizabal (12.), Mara Monasterio (16.) eta Lore Mendizabal (18.) izan dira beste neskak lehian. Irabazlea Claudia Cabrera (Pegasus).

Mutilei dagokionez, Joel Antolin izan da hobekien sailkatua 12. postuan. Atzerago geratu dira Alex Balenciaga (16.), Mikel Lizea (25.), Erik Exposito (27.) eta Joseba Tena (28.). Garaile Juan J. Moreno (Cullera)

Denera bi egunetan 200 kirolarik hartu du parte kirol festa honetan. Hainbat autonomia erkidegotatik etorritako gizonezkoen 11 taldek eta emakumezkoen beste 11 taldek hartu dute parte, besteak beste Kanariar uhartetatik etorritako pultsolariak, galiziarrak, madrildarrak, nafarrak, asturiarrak, valentziarrak edo kataluniarrak izan dira bertan. Euskaldunen ordezkaritza zarauztarren esku egon da eta lan oso txukuna egin dute.

Publicidad

Bukatzeko, ZKEhalterofiliak laguntzera etorri diren bolondresak, babesleak, Zarauzko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia eskertu nahi ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad