Getariako buruhandiak eta txupinazoan parte hartuko zuten haurrak elkarrekin udaletxean. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

Haurren txupinazoak eman zion hasiera Salbatore Jaiei

Gaur Salbatore Deunaren Eguna ospatzen da

Martes, 5 de agosto 2025, 20:45

Asteburuan festen atarian ekintza ugari izan ondoren, atzo eguerdian haurren txupinazoarekin getariarrek jakin zuten Salbatore jaietan murgiltzen zirela. Udaletxe aurrean elkartu ziren herritarrak festei ongietorria emateko eta haurrak eta gazteak izan ziren protagonistak egun osoan.

Publicidad

Larunbatean, X. Elkano Sariketako finalak jokatu ziren emai-tza hauekin; 1. Benjaminak, Iturriotz - Segurola 16 eta Lopetegi - Larrañaga 14. Alebinak, Arandia - Gornaga 16 eta Juaristi - Mendizabal 7. Infantilak, Lizarralde - Egiguren 18 eta Arsuaga - Peñagarikano 9. Igandean berriz, XXVII. Salbatore Txapelketako finalak; Kadeteak, Fagoaga - Ancizar 22 eta Oruesagasti - Albizu 13. Jubenilak, Adaz - Artetxe 13 eta Izagirre - Ormaetxea 22. 23 urtez azpikoak, Aranbarri - Albeniz 22 eta Uriarte - Calvo 21.

Gaurko ekitaldiak

Gaurko goizeko 07:00etan, gaupaseroen argazkia, Malkorben. 09:30ean, Getariako Musika Bandaren diana. 11:00etan Meza nagusia, Getariako Abesbatzak abestuta. 12:30ean, Alkatearen ohorezko aurreskua, udaletxe aurrean. 12:45ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten. 18:00etan Denak, Plazara! Pontx pailazoaren ikuskizuna, plazan. 18:30ean Eskuz binakako emakumezkoen VII. salbatore pilota txapelketako finalak, frontoian, Gure Txeruk antolatuta. 19:30ean, Broken Brothers Brass Band, kalez kale. 23:00etan Getariako konpartsa: 'Brasilgo inauteriak!', moilatik abiatuta. Ondoren Txosnetako musika. Salbatore eguna denez, elizan Meza Nagusia izango da 11:00etan Salbatore Abesba-tzaekin. Jesus Aldalurren zuzendaritzapean eta Josu Txapartegi organoan dutela hau abestuko dute; 'Salbatore Deurari', 'Kirie eta Gloria', 'Kanta Jaunari', 'Aleluia', 'Agur Maria', 'Santus Benedictus', 'Dona nobis pacem', 'O! Bihotz gozo' eta 'Agur jaunak'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad