Ver 13 fotos
Haurren dantzek hartu zuten Zarautz
Haurren Euskal Jai Egunean bertako eta beste herri batzuetatik hurbildutako gaztetxoak izan ziren protagonista
Larunbateko euriteak atzean utzi eta nahiz eta eguerdian tanta gutxi batzuk erori, eguraldia portatu zen, Zarauzko Euskal Astearen barne, haurren egun nagusian. Egun osoan haur eta gaztetxoak izan genituen protagonista, horietako asko herri desberdinetatik etorritako dantzariak eta beraiekin batera herriko haurrak, ohitura den bezala, baserritarrez jantzita. Datorren launbatean ospatuko den Euskal Jai egun bereziaren atarikoa izaten da haurren eguna Zarautzen. Horretarako oraindik egun batzuk falta diren arren, aste honetako egitaraua beterik datorkigu, gaur arratsaldeko helduen dantza txapelketarekin (19:00etan, udaletxe plazan, 12 bikoterekin), biharko herriko taldeen jaialdiarekin, asteazkeneko trikitilari gazteen txapelketarekin eta osteguneko bikote gazteen dantza txapelketarekin, besteak beste.
Publicidad
Igandeari dagokionez, dantzak eta giro alaia nagusitu ziren Zarauzko kale eta txokoetan. Goizeko 11:00etatik aurrera dantzek ez zuten etenik izan. Dantzari guztiei harrera egin ondoren, Mutriku, Zumarraga, Oñati eta Usurbildik etorritako dantzariak ordu horretan abiatu ziren kalez kale, Zarauzko Jalgi dantza taldearerekin batera. Talde bakoitza bere txistulari eta laguntzaileekin, ibilbidean zehar geldialdiak eginez, Musika Plazan, Kale Nagusian, Geltoki kalean, malekoian... Ondoren, eguerdi partean, guztiak batera elkartu eta emanaldia eskaini zuten udaletxeko plazan. Oso ekitaldi polita izan zen, koloretsua, dantza desberdinak dantzatuz eta bukatzeko kalejirarekin. Dantzari eta haurren irrifarrean nabari zen ondo ari zirela pasatzen. Eguerdi partean eta, ohitura den bezala, haurrak Zarauzko familietan banatuak izan ziren bazkaltzeko, batzuk etxeetan, besteak soziedadera edo jatetxeren batera.
Indarrak berritu eta berriro arratsaldeko 17:30etan egin zuten hitzordua Musika Plazan, kalejiran Iñurritzara abiatzeko, buruhandi, erraldoi, Zarautz TRIK eta Ustekabe txarangarekin batera. Arratsaldeko erromeria, Gauargi taldearekin, zortzirak arte luzatu zen, giro bikainean. Era berean, haur eta gaztetxoek puzgarriekin disfrutatzeko aukera izan zuten. Herrira kalejirarekin bukatu zen egunekoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión