Zarautz
Haurren Euskal Jai Egunak zabalduko du Euskal Astea 2024Goizetik iluntzera umeak izango dira protagonista betiere eguraldiak laguntzen badu
Euskal Asteari igande honetan emango zaio hasiera Haurren Euskal Jaiarekin. Aurtengoa Euskal festa berezia izango da herritarrentzat irailaren 9an ehun urte beteko baitira Euskal Jaia sortu zenetik eta haurren eguna gerora etorri bazen ere, urte asko daramagu ospatzen eta ukitu berezia duen jaia izan ohi da. Esan genezake Euskal Jaiaren harrobia dela, bertan hasten baitira umeak euskal jantzi tradizionalak soinean eramaten eta festa honetaz gozatzen.
Publicidad
Igandeko egitaraua goizeko 10:30ean irekiko da. Denak zerura begira egongo dira, eguraldia lagun izatea oso garrantzitsua baita dena ondo irteteko baina halakorik ez bada gertatzen, ordezko bilkura guneak ere prestatu dira.
Munoan egingo den dantzarien bilkurarekin hasiko da egitaraua. Herri ezberdinetatik etorritako dantzari taldeak elkar ezagutzen hasiko dira bertan.
11:00etan, kalejiran irtengo dira Imanol Urbieta Musika Eskolako txistulari eta trikitilariak, kaleak girotuz eta euskal festan murgiltzera gonbidatuz. Ordu berean, hau da 11:00etan, dantzariek Agintariarena eta Agurra dantzatuko dituzte denek batera eta jarraian kalez kale ibiliko dira. Talde bakoitzak bere ibilbidea egingo du eta noizbehinka gelditu eta saioak eskaintzen joango dira.
12:45ean, Munoan, dantzarien harrera eta emanaldia egingo da, beti ere eguraldiaren baimenarekin, zeren ez dago oso giro ona iragarrita eta badaezpada euria egingo balu, dantzariak kiroldegira joango dira denak saioa bertan burutzeko. 13:30ean Munoan bertan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzera joateko. Aipatu bezala, eguraldi txarrarekin emanladia eta haurren banaketa kiroldegian egingo lirateke.
Arratsaldean, ondo bazkaldu eta indarrak berrituta, 17:30ean kalejirari hasiera emango zaio Musika Plazan. Bertatik Iñurritzako zelaira joango dira, buruhandi, erraldoi eta Zarautz TRIK eta Ustekabe Txarangarekin.
Publicidad
Ondoren Iñurritzan dantzarien bilkura. 18:00etan, puzgarriak irekiko dira haur eta nerabeentzat, Iñurritzan bertan eta aldamenean, 18:30ean, Euskaraokea abian jarriko da. 20:00etan, kalejirari hasiera emango zaio, oraingoan bestelako ibilbidearekin, hau da, Iñurritzatik atera eta Musika Plazara.
Azpeitiarrak nagusi
Igandean Euskal Asteari hasiera emango zaio eta ohikoa den bezala Euskal Jai Eguna heldu bitartean euskal kultura eta folklorearen inguruan hainbat txapelketa izango dira. Dagoeneko ezagutzen ditugu irailaren 2ko eta irailaren 3ko binakako lehiaketetan izena emandako partaideen zerrendak. Garbi ikusten da dantzarien harrobi nagusia Azpeitia dela bi txapelketatan azpeitiar dantzariak baitira gehien.
Publicidad
Astelehenean 19:00ean, Lege Zaharren enparantzan Helduen Binakako Dantza Txapelketa lehiatuko da, hamabi bikoteren partaidetzarekin. Hauek dira bikoteak eta jatorriak; Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia), Alaia Amubieta eta Amets Amubieta (Azpeitia), Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia), Ane Anuariz eta Mikel Esnaola (Lezo), Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia), Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara), Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo), Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia), June Izagirre eta Jare Labaka (Azpeitia), Mikel Artola eta Manex Elgeta (Usurbil-Oiartzun), Elaia Elorza eta June Elorza (Azpeitia) eta azkenik hamabigarren bikotea Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela).
Asteartean, irailak 3, ordu eta toki berean, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa lehiatuko da eta hemen ere azpeitiarrak dira gehien. Hamar bikoteren zerrenda hau da; Ane Lazarobaster eta Iara Sustaeta (Azpeitia), Elene Astiazaran eta Oier Arriaran (Azpeitia), Irati Aranguren eta Beñat Mendizabal (Azpeitia), Nora Davila eta Julen Lertxundi (Zizurkil-Asteasu), Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea (Lizartza-Andoain), Ihintza Erauskin eta Ixone Lorenzo (Lezo), Judith Jacinto eta Danel Castillo, (Lezo-Pasai Donibane), Hegoa Aizpuru eta Izaro Arandia (Azpeitia), Jare Labaka eta Aiur Labaka (Azpeitia) eta Laiene Ezama eta Julen Urrestilla (Azpeitia-Zestoa).
Publicidad
Dantza ikastaroak
Bukatzeko, aurtengo Euskal Asteko egitarauak aukera paregabe bat eskaintzen du. Beti dago norbait Euskal Jai Egunean dantzatzeari uko egiten diona. Aitzakia «ez dakit» izaten da sarritan. Ba orain ezingo dute hori esan zeren irailak 2tik 6ra, astelehenetik ostiralera, fandango eta arin-arin ikastaroa emango da. Egunero 17:30ean Frontoi Txikin Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin Zartautz TRIKek lagunduta. Ez da izena eman behar, bertara azaldu eta dantza egiten ikasi, Dakitenek ere jaoteko aukera izango dute, haur, gazte eta heldu, animatu eta dantza egitera. Gero irailak 9an denen aurrean norbere trebezia erakusteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión