Zarautz
Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak larunbat honetanDonostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko dira eta zarauztar ordezkaritza izango dute
Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak larunbat honetan lehiatuko dira, Donostian, Atano III.a pilotalekuan. Bertan zarauztar ordezkaritza izango dugu.
Publicidad
Goizeko 10:30ean hasiko da jaialdia. Binakako hiru final izango dira ikusgai Atanon: adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta) eta gurpil aulkiko bat beste bat (gomazko paleta). Ez da sarrerarik ordaindu beharko, beraz zaleak bertaratu eta kirolariak, kasu honetan pilotariak animatzeko aukera izango dute eta kirol mota hau hurbiletik ezagutu.
Zarautzen Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusiaren finala jokatu zen matxoaren bukaeran eta arrakasta handia izan zuen jaialdi hark. Orain, berriz, zarauztar pilotariak ikusteko aukera izango da Atano bezalako pilotaleku ezagun batean.
10:30ean hasiko dira finalak eta hiru norgehiakoka jokatuko dituzte orotara
Finaletako norgehiagokak ondorengoak izango dira: Lehenengo finalean, teniseko paleta, adimen urritasuna, multzo gorriko pilotariak izango dira, Iñaki Divasson eta Leire Esnal alde batetik eta, bestetik, Sheila Cueto eta Xabier Villar.
Bigarren finalean, gomazko paleta, gurpil aulkian beste bi bikote egongo dira, Joseba Lasa eta Beñat Lizaso, batetik, eta Leire Troitiño eta Asier Navaridas, bestetik
Hirugarren finalean eta teniseko paletarekin, adimen urritasuna, multzo urdineko pilotariekin osatua egongo da, Luis Zulaika eta Eneko Sagarmendi, alde batetik, eta Jurdan Arakistain eta Erik Gaton, beste aldetik.
Publicidad
Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XIV. Txapelketa hau Tolosan abiatu zen otsailaren 3an Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak elkarlanean antolatuta.
Gainerako kanporaketak Hernanin, Oñatin, Azkoitian, Seguran eta Donostian jokatu dira. Martxoaren 23an, banakako finalak jokatuko zen Oñatin, eta binakako finalak gaur Donostiako Atano III pilotalekuan lehiatuko dira.
Oñatiko jaialdiaren barne, bi buruz buruko final jokatu ziren, aulki gurpildunean gomazko paletakoa eta adimen urritasuna dutenen teniseko paletakoa. Gurpildun aulkian daudenen gomazko paletako finalean Beñat Lizaso eta Asier Navaridas ibili ziren nor baino nor gehiago, eta lehenengoak eraman zuen txapela 15-7 irabazi ostean.
Publicidad
Adimen urritasuna dutenen teniseko paletako finalean, aldiz, emaitza estuagoa izan zen, Iraitz Huegunek 15-13 irabazi zion Eneko Sagarmendiri.
Larunbateko Donostiako Atano III.ean berriz lehiatuko dute buruz buruko finalean egon ziren pilotari batzuk, Beñat Lizaso, Asier Navaridas eta Eneko Sagarmendik. Zorte on, bereziki zarauztar ordezkariei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión