Zarauztarrak argazkia ateratzen, Getxori irabazi eta finalerako txartela lortu zutenean Fadurako errugbi zelaian. MIKEL

Zarautz

Euskadiko txapeldun izan nahi du Zarautz RTk Ordizian

18 urte azpiko taldeak Elorriorekin jokatuko du larunbat honetan

Viernes, 24 de mayo 2024, 21:10

Ordiziako Altamira zelaian jokatuko dira larunbat honetan euskal txapelketako finalak eta 18 urte azpiko mailan, Zarautz Gesalaga Okelan taldeak Elorriorekin jokatuko du 11:40ean hasita.

Publicidad

Zarauztarrek finalerdietan faborito nagusia kanporatu dute, Getxo eta orain Elorriorekin erabakiko dute Euskadiko txapeldun nor den. Aurrez behin jokatu zuten eta bizkaitarrak gailendu zitzaizkien gure mutilei baina Mikel Larrañaga entrenatzaileak «pare-pareko norgehiagoka ikusten dut, akats gutxien egiten duenak eramango du partida bere aldera» aurreratu du.

Ez da denboraldi erraza izan gure mutilentzat kontutan izanik taldea osatzeko jokalari gutxi dituztela, «16 urte azpiko taldetik eramaten ditugu jokalariak deialdi osoa egin ahal izateko. Horrek neke handia ekarri digu amaiera honetan baina gogoz ekingo diogu finalari».

Zaleen babesa ere izango dute, «bi autobus doaz Ordiziara eta lagunduko digute» esan du Mikelek.

Aipatu nahi izan ditu bi jokalari, Unai Urriza alde batetik, «ekipoko kapitaina da eta peronea hautsi ondoren hiru hilabete geroago itzuli da eta finalerdian txukun jokatu zuen», eta bestetik, «ezin ahaztu Jorge Aranguren, joan den urtean belauna txikitu zuen eta jokatu gabe egon arren beti taldearekin dago laguntza emanaz». Denen beharra izango da gaurkoan txapela soinean dutela itzultzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad