Zarautz
Enbatako neskak berriz banderatik hurbil Pedreñan bigarren egin ondorenIII Bandera Marina de Cudeyo estropadan Astillero bakarrik izan zuten aurretik erlojupekoan
ETE Ligako bigarren zatia abian jartzen zuten larunbatean III Bandera Marina de Cudeyo estropadarekin Enbatako neskak. Erlojupekoa zuten eta ziabogan bigarren denbora onena egin ondoren, helmugan postu hori mantentzea lortzen zuten eta denboraldian bigarren aldiz banderaren atarian geratzen ziren, bigarren postuan sailkatuta.
Publicidad
Sailkapen orokorrean hirugarren postuan egonkortuta daude Astillero eta Zumaiaren atzetik eta aurrera begira badera bat lortzea izango litzateke helburua, hori bai inongo presiorik gabe, etortzen bada arraunzale guztiok ospatuko dugu baina ez lortzeak ez dio egiten ari diren estropada sorta bikainari itzalik egingo.
Juanjo Etxarte
Une gozoak bizitzen ari dira orain gure neskak baina denboraldia aurrera ateratzeko arazo larriak ere bizi izan zituzten.
Une aproposa izan daiteke hau, prestatzailearen balantzea ezagutzeko. Juanjo Etxartek honela gogoratzen du neguko partea. «Denboraldia hasi aurretik une latzak bizi izan genituen. Maiatza bukaeratik liga hasi bitartean jendea osatzeko arazo larriak izan genituen, lanean erreleboka zeudenak, gaixotutakoak, min hartutakoak,... denetik juntatu zitzaigun. Entrenatzeko ezin osatu, kadeteei eskatu genion laguntza eta gainera bi arraunlari aulki mugikorrean zebiltzanak ezin izan zuten traineruan hasi denboraldia Espainiako Txapelketan lehiatzen bai zuten. Gauza asko elkartu ziren eta denak aurka».
Zorionez poliki poliki gauzak bere onera etortzen hasi ziren, «lehen asteburua ona izan zen bi laugarren posturekin eta garbi utzi nien neskei oso emaitza ona zela pasatako egoeraren ondoren, nahi bezala entrenatu gabe eta maila hori ematea oso baliagarria zela etorkizunera begira».
Hurrengo estropadetan gora egin eta «postuak hobetu genituen, hirugarren, bigarren, eta horrek erakusten digu bide honetik goazela nahiz oraindik zertxobait falta. Bultzadatxo bat falta zaigu baina astetik astera hobera goaz. Oraindik onera egiteko tartea daukagula pentsatzen dut».
Publicidad
Esandakoaren lekuko larunbateko estropada dago, «Pedreñan bigarren egin genuen, Astilleroren atzetik. Hauek oso ondo prestatu dute denboraldia eta oso indartsu daude, hori emaitzetan nabaritzen da».
Baina esperantza ez dute galtzen eta, «esaten den bezala, hor gaude bandera noiz etorriko zain. Batzutan kaleak direla eta gorabeherak izan ditugu eta erlojupekoan, larunbatean ikusi zen bezala, indartsu gaude. Orain ametsa bandera bat herrira ekartzea litzateke eta gogor ari gara lanean lortzeko».
Ligari begira hirugarren daude baina gorago joatea oso zail ikusten du Juanjok, «aurreko biak hutsegite asko egin beharko lituzkete bietako edonori aurrea hartzeko, baina beno, hirugarren egon da beti daude aukerak eta nork daki mantxo mantxo puntuak ateratzen joan ezkero zer gerta daitekeen. Arraunean nahikoa izaten da ziaboga txar bat egitea puntu asko galtzeko eta badaezpada erne egongo gara gure lana eginaz, beti hobetzen joanaz eta aukera sortzen bada zergaitik ez aurrea hartu bietako bati».
Publicidad
Play Offean sartzea oso da zaila baina, «abuztuko lanari gogoz ekingo diogu Kontxako estropadari begira eta gora egiten jarraitzen badugu ilusioa behintzat ez digu inork kenduko. Borroka hortan sartzea bikaina litzateke». Bat gatoz Juanjoren esanarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión