Bertsolari Gazteen Lizardi Sarian etorkizuneko bertsolariak entzuteko parada izaten dute bertsozaleak Euskal Astearen barne. AMAXKAR

Zarautz

Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariaren kanporaketak, ostegun eta ostiralean

Hamasei bertsolari gazte zortziko bi taldetan banatuta arituko dira Santa Klaran 22:00etatik aurrera bi egunetan

Miércoles, 28 de agosto 2024, 19:13

Euskal Astea lehen urratsak ematen hasiko da ostegun honetan eta bi egunetan Santa Klaran, 22:00etan Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariaren bi lehen kanporaketak lehiatuko dira.

Publicidad

Denera hamasei bertsolari gaztek hartuko dute parte bi taldetan banatuta, bakoitza zortzi bertsolarirekin osatua. Osteguneko bertsolarien zerrena honakoa izango da; Aimar Sorazu (Zarautz), Uxue Alkorta (Zarautz), Naia Arrizabalaga (Azkoitia), Andoni Rekondo (Hernani), Iruri Altzerreka (Garai), Unai Anda (Zuia), Maite Sarasola (Deustu) eta June Aiestaran (Beasain).

Ostiralean bigarren kanporaketan beste zortziko hau elkartuko da oholtza gainean; Libe Goenaga (Getaria), Ane Peñagarikano (Zarautz), Aitor Tatiegi (Oñati), Idoia Granizo (Altsasu), Andoni Mujika (Urnieta), Julene Iturbe (Azkoitia), Alaitz Katarain (Mallabia) eta Mikel Etxezarreta (Olaberria).

Sarrera doakoa da eta Amalur parketik izango dute sarrera bi kanporaketak. Finalera sailkatzen diren sei onenak, irailak 6an, ostirala, jokatuko dute finala Modelo Aretoan, 22:00etan hasita. Finalerako gonbidapenak ere doakoak izango dira eta egunean bertan banatuko dira Modeloko txarteldegian (21:00etatik aurrera).

Antzerkia familian Modelon

Antzerkia Familian egitasmoa udan zehar Villa Manuelako frontoian burutu da eguraldiak lagundu duenean eta ostegun honetan ere bertan izan behar zuen baina eguraldi txarra iragarrita zegoenez, kultur arloak Modelo Aretora eramatea erabaki du. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera 'Txaplin' ikuskizuna aurkeztuko du Tutik Clown taldeak eta bertara joateko gogoan izan ordubete lehenago gonbidapenak banatuko direla txarteldegian. Azken saioa izango da beraz ez galdu.

Publicidad

Sarrerak agortuta

Orrialde honetan aurreratzen genuen Zarauzko 36. Udako Musikaldiren bi azken saioak ostiral eta larunbat honetan eskainiko zirela Santa Klarako elizan. Tamalez bertara joan nahi dutenek hemendik aurrera ez dute aukerarik izango, kultur arloak adierazi duenez «agortu dira sarrerak ostiral eta larunbateko kontzertuetarako». Ez da harritzekoa ikusiaz aurreko bi emanaldiak arrakasta handia izan zutela eta azken bi hauetarako ikusmin handia zegoela. Bihar, euskal musikaren txanda izango da, Maite Arruabarrena (mezzosopranoa), Aitzol Iturriagagoitia (biolina) eta Susana García de Salazar (pianoa) hirukotearen eskutik, '1870-1939: Kantua Euskal Herrian' kontzertua izango da entzungai.

Larunbatekoa berriz, oraindik eta kuttunagoa herritarrentzat zeren Goretti Eizagirre soprano zarauztarraren aurkezpen kontzertuarekin emango zaio bukaera aurtengo Udako Musikaldiari. Itziar Barredo pianoan lagun duela, 26 urteko soprano zarauztarrak etxean abestuko du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad