Borrar
Dantzan. Erraldoiak izan arren, dantzan primeran aritu ziren udaletxe aurrean. AMAXKAR

Zarautz

Aio, Pelaio! larunbat honetan bukatuko dira aurtengo Sanpelaioak

Eguzkipean. Zaindariaren jaiak jendetsuak izan dira aste barruan izan arren eta eguraldiak asko lagundu du herritarrak kalera ateratzeko, egunez eta gauez

Viernes, 27 de junio 2025, 21:32

Heldu da San Pelaio jaiei agurra emateko unea. Larunbat honetanr beteko da lau egunetako egitaraua eta Iñurritzan eta txosnagunean jarri baharko da arreta.

Aste barruan ospatu dira jaiak eta horrek jende gutxiago erakarriko zuen kanpotik, baina zarauztarren erantzuna bikaina izan da eta egunero, eguraldi zoragarriarekin, jende asko ibili da antolatutako ekimen guztietan.

Egunez zein gauez, kalera ateratzeko moduko giroa izan da, adin guztietakoei zuzendutako festekin. Atzo bereziki haur eta gaztetxoak izan zuten bere eguna baino beste denak ere aurkitzen zuten zer egina han edo hemen.

Lau eguneko egitarau zabalari larunbat honetan emango zaio amaiera eta Iñurritzan eta txosnagunean izango dira azken ekimenak

Larunbat honetan San Palaio jaien azken eguna ospatuko da eta hau dio gaurkorako prestatu den egitarauak; 09:00etan, Diana Iñurritzan, txistulariekin.

11:00etan, meza, San Pelaio elizan. Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita. 11:30ean, haur jolasak izango dira, Iñurritzako zelaian. Eta 14:00etan, gibel jana, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat, Iñurritzan.

Festak arratsalde partean jarraituko du, besteak beste, 17:00etan, Olatz Salvadorrek txosnagunean eskainiko duen kontzertuarekin. Ondoren, Dragpelayoren bila karropoteo musikatua aterako da.

19:00etan herri kirolen txanda izango da, Joseba Ostolaza harri eskolarekin, Iñurritzan. Eta gero, 20:00etan, parrillada, Auzoak Bizirik taldearen eskutik.

22:00etan hasiko dira kontzertuak, Iñurritzako zelaian: Bikabi, Olloki eta Itzal, hain zuzen. Txosnagunean, berriz, 22:30etik aurrera, Las Marikarmen eta Fifi eta Fefa DJak. Gauerdian, banderaren jaitsiera izango da, Iñurritzako zelaian.

Lau estropada

Herritar gehienek San Pelaio jaiak ospatzen zituzten bitartean, ZAEko bi Enbatak entrenatzen aritu dira noski eta asteburu honetan berriz jardunaldi bikoitza izango dute, bai neskak eta baita mutilak ere.

Zorionez Ligari hasiera ona eman diote bi ontziak eta horrela errazago izaten da jai giroa ahaztu eta lenean gogor jarraitzea. Bi traineruak bidaia elkarrekin eginahal izango dute gaur eta bihar.

Larunbateko hirugarren jardunaldiak Iparrealdean lehiatuko dituzte. Neskak ETE Ligan Donibane Lohizune Ziburuko VIII. Ikurriñan arituko dira arratsaldeko 16:30ean hasita. Txanda nagusian izango ditugu Juanjo Etxarteren arraunlariak, San Juan eta Kaikurekin batera. Mutilak ere bertan izango dira, KAE-1 Ligako Donibane Lohizune Ziburuko XXXIII. Ikurriña, 17:30ean hasiko den estropadan. Asier Puertasen mutilak bigarren txandan izango dira eta beraiekin San Pedro, Astillero eta Pedreña.

Igandean ontziak hartu eta Bizkaira joango dira. Neskak Portugaleteko Bandera Probisa lortzen saiatuko dira, 11:45ean ekingo zaion estropadan.

Mutilak ere Portugaleteko Bandera Probisa lehiatuko dute eta saioa 12:35ean hasiko da. Jakina, Portugaleteko estropada eremua oso berezia da eta kaleen arteko diferentziak nabarmenak izaten dira.

San Pedroak Elkanon

Batzuk bukatu eta besteak hasi. Elkano auzoan San Pedro jaiak ospatzen ari dira eta hau dute larunbat honetarako; 8:00etan txupinazoa, suziri eta kanpaiekin. 12:00etan. pilota partida auzoko gazteen artean. Gero tortilla lehiaketa eta pintxo banaketa. Bitartean Amets eta Oihane Etxaide trikitilariak giroa alaitzen. 21:00etan, auzo afaria eta erromeria Ostolaza eta Larrañagarekin.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aio, Pelaio! larunbat honetan bukatuko dira aurtengo Sanpelaioak

Aio, Pelaio! larunbat honetan bukatuko dira aurtengo Sanpelaioak