Mendeurreneko egitarauan jasota dagoen argazkietako bat. Erakusketa ere ikusgai egongo da Merkatu Plazan.

Zarautz

100 urte betetzen dituen Euskal Jaiak eskaintza zabala dakar aurtengoan

Nondik datorren ospakizun hau ezagutu ondoren, dena prest egitaraua zabaltzeko

Sábado, 24 de agosto 2024

Aurten 100 urte borobil beteko dira Mauricio Flores Kaperotxipi zarauztar pintoreari, Arantzazuko Amaren egunean, irailaren 9an eta uda luzatzeko asmoz, parekorik izango ez zuen euskal festa ospatzea bururatu zitzaionetik: euskal usadio eta ohituretan errotutako Zarauzko Euskal Jaia.

Publicidad

Berehala batu zitzaizkion Jose Zinkunegi medikua, Nikolas Mujika pintorea eta Bonifacio Echegaray idazlea.

  • Epígrafe

  • Irailak, 1 Euskal Astea irailaren sarrerarekin hasiko da, Haurren Euskal Jai Eguna ospatuko baita. Dantzari gaztetxo ugari elkartuko dira gure herrian, kalez kale dantzan eta arratsaldean Iñurritzan elkartuko dira kalejiran bertara joan ondoren.

  • Irailak, 2. Astelehenean, Helduen Binakako Txapelketa, 19.00etan Lege Zaharren enpaprantzan.

  • Irailak, 3. Bikote Gazteen Dantza Txapelketa, 19.00etan Lege Zaharren enparantzan.

  • Irailak, 4 Lege Zaharren enparantzan, Trikitilari Gazteen XLIV. Txapelketa.

  • Irailak, 5. Egun berezia izango da zeren iluntzeko 20.00etan Lege Zaharren enparantzan herriko taldeen emanaldia egingo da. Jarri dioten izenburuak argi eta garbi uzten du nondik norakoa, 'Euskal Jaiak ehun urtez herria ehuntzen'. Saio oso berezia antolatzen dabiltza eta ikustekoa izango da.

  • Irailak, 6. Ondartza Taldearen emanaldi eguna izango da besteak beste. Lege Zaharren enparantzan egingo dute arratsaldeko 19.00etan hasita.

  • Irailak, 7. 11.00etan Euskararen Aldeko lasterketa 11:00etan, orduerdi geroago Lege Zaharren enparantzanAurresku Txapelketa eta 14:30ean Musika Plazan Bazkari Herrikoia. Ondoren kalejira elektrotxarangarekin. 18:00etan Amalur parkean beste berrikuntza bat. Udazkenean urtero egiten den Artzain Txakurren Lehiaketa Jose Luis Saizarrren omenez Euskal Astean sartzea erabaki da, toki berriarekin eta erdigunetik oso hurbil.

  • Irailak, 8. Eguerdiko 12.00etan Lege Zaharren enparantzan 'Mendeurrenaren brindisa' egngo da, parrilla herrikoia, sagardo eta txakolin dastaketarekin. Musika Plazan bitartean plaza-dantzak Alaken taldearekin. Erroskila tailerra ere nerabeentzat Gaztelekuan egingo da (17:00). Musika Plazan 19:00etan erromeria Eingo taldearekin. eta 20:00etan Fran-tziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.

  • Irailak, 9 Euskal Jaia.

Lehen Euskal Jai hartako egitaraua xumea izan zen: goizean, dantzak, txistulariak eta trikitilariak eta gurdiak herriko kaleetan. Arratsaldean, kalejira Iñurritzara eta bertan erromeria, bertsolariak, dantza sariketa, Salbea eta Anjelusa San Pelaioko ermitan, eta amaitzeko, kalejira herrira. Afaldu ondoren txistu eta danbolin soinuaz, erromeria izan zen.

Mauricio Flores Kaperotxipi zarauztar pintoreari bururatu zitzaion Euskal Jaia ospatzea gurean

Gerra ondoren

50eko hamarkadan, gerra ondorengo susperraldian, kaleko estanpak, jantzi eta karroza lehiaketak eta otxoteen kantuak ere sartu ziren egitarauan, eta 60ko hamarkadako garai zailetan, Haurren Euskal Jai Eguna eta Euskal Astea sortu zituzten, Euskaltzaleak mugimendu euskaltzaleak eta Oleskariak otxoteak, Manolo Urbieta bera buru zutela.

Xabier Txurruka alkateak aurtengo Euskal Asteko egitaraua aurkeztean, mendeurrena beteko duen jai honen laburpen bat egin ondoren zera adierazi zuen herritarrei zuzenduz, «100 urte hauetan ehundaka talde eta herritarrek hartu duzue parte zarauztarrok hain kuttuna dugun Euskal Jaiaren antolakuntzan, eta egitasmo ugari eta askotarikoak antolatu izan dira Zarauzko festa herrikoi handi hau bultza-tzeko eta indartzeko. Eskerrik asko guztioi, bihotz-bihotzez».

Errespetuz eta arduraz

Honela jarraitu zuen Txurrukak: «Euskal Jaia bizitzeko mila modu daude, bakoitzak berea, baina festa errespetuz eta arduraz disfrutatzea eskatzen dizuet, Zarau-tzen ez dugulako inolako jazarpenik edo erasorik onartzen».

Publicidad

«Euskaltzaletasunaren eta zarauztartasunaren sugarra bizirik mantendu duen Euskal Jaiaren mendeurrena giro jator eta alaian bizi eta ospatzea opa dizuet. Zarauztar guztioi, Zorionak» esanaz amaitzen zuen alkateak bere solasaldia.

Egitarauaren zertzeladak

Mendeurreneko Euskal Jaiaren inguruan egitarau berezi osatu da. Jarraian bertako zertzelada batzuk ezagutu ditzagun.

Bihar bertan, abuztuak 26 eta irailaren 9a bitartean, zabalduko da Euskal jantzien erakusketa bat eta ez nolanahikoa zeren herriko dendetako erakusleihoetan egongo dira ikusgai. Gainera eskuorri berezi bat argitaratu da 'Herri janzkera' izenburupean eta eskuragarri egongo da dendetan, Turismo Bulegoan eta Sanz Enea liburutegian. Bertan baserritar janzteko kontuak har-tzekoak aurkituko ditugu, ehunak, koloreak, apaingarriak, orrazkera eta abar, bai emakumezkoen kasuan eta baita gizonezkoetan ere.

Publicidad

Datorren ostegunetik aurrera, abuztuak 29, 'Euskal Jaiak ehun urte' izenburua daraman erakustetak ateak zabalduko ditu merkatu plazan egunero 18:00etatik 20:00etara. Argazkiak eta Zuazobideren karrozern maketak erakutsiko dira.

Bertsolari Gazteen XLVIII Lizardi Sariak bi kanpotraketa izango ditu, lehenaa ostegunean (abuztuak 29) eta bigarrena ostiralean (abuztuak 30). Biak gaueko 22:00etan hasiko dira Santa Klaran (sarrera Amalur parketik).

Publicidad

Dantza ikastaroak

Bertsolari Gazteen finala beti bezala Euskal Astearen barne egingo da. Irailak 6an, ostirala, gaueko 22:00etan Modelo Aretoan izango da. Bertaratzeko sarrera doan izango da baina gonbidapenak egunean bertan ordubete lehenago Modeloko leihatilan jaso ahal izango dira.

Euskal Jairen barne dantza ez egiteko aitzakiarik inor ez dezan izan esanaz ez dakiela dantza egiten, aurtengo mendaurren ospakizunaren inguruan fandango eta arin-arin ikastaroak antolatu dira. Irailaren 2tik 6ra egunero Frontoi Txikin arratsaldeko 17:30ean Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin Zarautz TRIKek lagunduta. Eguraldi txarrarekin Gatelekuan egingo da. Ez da izenik eman behar, nahikoa da bertan azaltzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad