Banatuko diren poltsa berriak. J.A.

Ontzi arinak eta papera eta kartoia biltzeko poltsak banatuko ditu udalak

Usurbilgo zintzilikailuetarako propio sortutako poltsak dira, hondakinen atez ateko bilketa hobetzeko

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Martes, 16 de febrero 2021, 00:16

Ontzi arinak eta papera eta kartoia biltzeko poltsak banatuko ditu Usurbilgo Udalak martxoaren 1etik aurrera. Hain zuzen ere, bi horiek dira zintzilikailuetan uzteko edu-kiontzi propioa falta zutenak, eta, beraz, poltsa horiekin, atez ateko bilketa hobetzea lortu nahi dute, herritarrentzako erosoago bihurtuz eta bilketa txukunago egitea erraztuz. Covid19-a dela eta, banaketa berezia egingo da: herritarrek eskatu egin beharko dituzte (hilaren 22tik aurrera), 900776776 telefonora deituta, Whatsapp mezu bat bidaliz 606501024 zenbakira, edo atezate@usurbil.eus helbidera idatzita. Martxoaren 1etik aurrera hasiko dira banatzen.

Publicidad

Atez ateko bilketa hobetzearekin batera, herritar guztiek hondakinak uzteko Usurbilgo zintzilikailura egokitutako poltsa berrerabilgarriak izatea da beste helburuetako bat, kasu honetan, horia ontzi arinentzat eta urdina papera eta kartoiarentzat. Horrez gain, hondakinak zabor poltsarik gabe atera ahal izatea ere posible izango da aurrerantzean.

Poltsen ezaugarriei dagokienez, kirtenak desberdinak dira: bata luzea, eta bestea motza. Lehenengo motza sartu behar da zintzilikailuan, eta, ondoren, luzea: hala, poltsa zuzen eta ondo lotuta gelditzen da, bilketarako egoki eta bizilagunen espazioa errespetatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad