San Esteban kalea irisgarri egiteko proiektuaren idazketa esleitu du Udalak
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Miércoles, 2 de marzo 2022, 22:43
Udalak San Esteban kalea irisgarri egiteko proiektuaren idazketa esleitu du: oinezkoei lehentasuna ematea eta irisgarria izatea da helburua. Urtarrilean, zenbait auzotarrek eta udal-ordezkariek Etxealdia bisitatu zuten, auzoaren gabeziak eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko: hainbat dimentsiotako eskaerak egin zituzten, eta udalak urratsak egin ditu horiei bide emateko azken asteotan.
Publicidad
Etxealdiak hainbat irisgarritasun arazo ditu, eta handienetako bat kaxkora zuzenean igotzen den San Esteban kaleko aldaparena da. Kale oso erabilia da egunerokoan, Etxealdia ez ezik, tren geltokia eta Santuenea ere lotzen baititu kaxkoarekin. Kale hori irisgarriagoa izan dadin eta, aldi berean, oinezkoek lehentasuna izan dezaten proiektuaren idazketa esleitu berri du udalak.
Ez da berehala egin daitekeen lana: proiektua idazteko bizpahiru hilabete behar dira, eta, ondoren, finantzaketa lotu eta exekuzio proiektua esleitu behar dira. Auzotarrek adierazitako hobekuntza proposamenen artean, baziren konponketa xumeak ere, udalak epe motzean egiteko modukoak. Batetik, auzoko banku guztiak aldatu dira, lehen zeudenak ez zirelako irisgarriak. Bestetik, elba- rrientzako aparkalekua lekuz aldatu da, gune irisgarriago batera. Bizkarre kalean, auzora sartzeko zebrabidea ere margotu dute, norabide bakoitzeko marra bana motorrak ez irristatzeko moduan jarrita.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión