Brigadan bost hilabetez lan egiteko lau lanposturen eskaintza
Herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko helburua du eskaintzak: abendutik maiatzera, lanaldi osoko jarduna izango dute
Aurten ere Usurbilgo udal-brigadan bost hilabetez lan egiteko lau lanpostu eskainiko ditu udalak, Beterri-Buruntzako enplegu planaren barruan. Herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko helburua du eskaintzak: abendutik maiatzera, lanaldi osoko jarduna izango dute. Izen-emateak Lanbideren bidez izango dira.
Publicidad
Usurbilen bizi diren pertsona langabetuei zuzendutako eskaintza da, eta lautik bi postu emakumeentzat izango dira. Lanpostua lortu ahal izateko, hiru baldintza bete beharko dituzte: Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea, Usurbilen erroldatuta egotea eta 2021ean programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea.
Izen-emateak, zehazki, Lanbideren webgunearen enplegu atalean egin behar dira. Informazio gehiagorako, udaleko enplegu sailera jo daiteke, telefonoz (943 37 19 51) edo enplegu@usurbil.eus helbidera idatzita.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión