Orio
Zuhaitz Gurrutxagaren 'Nortasun agiria' bakarrizketa irailaren 13an izango daA. E.
orio.
Sábado, 6 de septiembre 2025, 20:48
Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarraren hirugarren bakarkako lana da 'Nortasun agiria'. Irailaren 19rako aurreikusita zegoen emanaldia Orion, baina agenda kontuengatik, hilaren 13ra aurreratu da, hau da, datorren larunbatera, 19:30ean, Zimitorio zaharrean eta doako sarrerarekin.
Publicidad
Aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da Gurrutxagaren bakarrizketa eta, besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da eszenatokian.
Ikuskizunak 80 minutuko iraupena du eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Beraz, datorren larunbatean Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa Zimitorio zaharrean, herritar guztientzat, doako sarrerarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión