Orio
«Zaila izango da, baina bi ikurriñak eskuratzen saiatuko gara»Asteburu honetako Zarauzko Ikurriñari begira daude oriotarrak
Antxon Etxeberria
ORIO.
Miércoles, 13 de agosto 2025
Oriotarrek Zarautzen dituzte jarrita begiak datorren asteburu honetarako. Orain arte egindakoa bikaina bada ere, gehiago nahi dute eta gizon zein emakumeen traineruak garaipena lortzen saiatuko dira.
Publicidad
Zarauzko Ikurriñaren atzo eguerdiko aurkezpenean, Orio Orialkiko kamiseta horia jantzita, Jose Ramon Garate, Itziar Olasagasti eta Xabier Altuna hurbildu ziren. Itziar Olasagastik adierazi zuenez, «dudarik gabe. Zarauzko Ikurriña berezia da guretzat, etxetik gertu gaude eta estropada eremu zoragarri honetan, zaila izango da, baina bi estropadak irabazten saiatuko gara. Historiara jotzen badugu, mutilek 11 aldiz irabazi dute Zarautzen, azken aldiz 2017an. Eta neskek lau aldiz irabazi dute. Azken garaipena 2022 urtekoa da».
Zaila izango dute bi ikurriñak eskuratzea, baina denboraldia nola doan ikusita, zaletuak gogo biziz daude eta Getariako bideko pasealekuan bai larunbat arratsaldean eta baita igande eguerdian kolore horiko kamisetak eta banderak nagusiko dira arraunlariei animoak emateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión