Iñigo Mujika prestatzaile fisikoa eta Xanti Zabaleta entrenatzailea.

Orio

Xanti Zabaleta izango da emakumezkoen traineruko entrenatzailea

Datozen asteetan hasiko da taldea lehorreko entrenamenduekin

Miércoles, 22 de octubre 2025, 20:09

Datorren denboraldian Orioko emakumezkoen traineruko entrenatzailea Xanti Zabaleta eta prestatzaile fisikoa Iñigo Mujika izango dira, biak oriotar ezagunak. Proiektua martxan dago eta datozen asteetan hasiko da taldea lehorreko entrenamenduekin.

Publicidad

Zabaletak esperientzia zabala du. Besteak beste, Orio eta Urdaibaiko arraunlaria izan zen, eta 2011n Zumaiako entrenatzaile, ACT mailan. 2015ean itzuli zen entrenatzaile lanetara, Oriora, Klaudio Etxeberria ordezkatuz, eta 'Txiki' taldearekin, bi Liga irabazi zituen 2019an eta 2020an, eta baita Kontxako Bandera ere. 2021ean utzi zuen Orio, Patxi Francesek ordezkatuz, eta orain berriz hartzen du herriko emakumezkoen traineruaren ardura, berriro banderen borrokara itzultzeko asmoarekin.

Azken inkorporazio hauekin, honenbestez, 2026. denboraldirako Orio Arraunketa Elkarteak talde teknikoa osatutzat ematen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad