Orio

Urriaren 10ean itxiko da euskara ikastaroetarako dirulaguntzak eskatzeko epea

A. E.

orio.

Miércoles, 27 de agosto 2025, 20:48

Udalak urtero ematen ditu euskara ikasteko dirulaguntzak, eta deialdi baten bidez bideratzen ditu dirulaguntza horiek. 2024-25 ikasturtean eta 2025eko udan helduentzako euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak herritik kanpo egin dituzten oriotarrak dira dirulaguntzen onuradunak.

Publicidad

Diruz lagunduko diren ikastaroak hauek dira: Oriotik kanpoko euskaltegi homologatuetan egindakoak, baldin eta ikastaro horiek Orion eskaintzen ez badira. Herriko euskaltegian ikastaro horren eskaintza egiten bada, ez dute dirulaguntza jasotzeko eskubiderik izango. Orioko euskaltegian ikasten duten herrik ikasleek, bestalde, ez dute deialdi honen bidez dirulaguntzarik jasoko, herriko ikastaroen prezioa dagoeneko Udalak subentzionatua dago-eta.

Dirulaguntza jasotzeko, eskatzaileak frogatu beharko du: Orion erroldatuta zegoela ikastaroak iraun duen bitartean. Gutxienez, % 80ko asistentzia izan duela. Ikastaroaren ordainketa egina duela eta beteta dauzkala bere zerga-betebeharrak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad