Orio
Surf saio inklusiboa egingo larunbatean, dute irailaren 6an, Antilla hondartzanEl Diario Vasco
orio.
Martes, 2 de septiembre 2025, 20:14
Berdin-Berdinak elkarteak 2016ko irailean antolatu zuen aurreneko aldiz surf-saio inklusiboa, Orioko Surf Taldearen laguntzarekin. Orduz gero, elkarteak surf-saio inklusibo horren bidez ematen dio hasiera kirol-denboraldiari, urtero, Kontxako estropadaren lehen jardunaldiaren aurreko larunbatean.
Publicidad
Adin guztietako 15-20 lagun inguruk parte hartzen du jardueran, batzuk Orioko elkartekoak eta beste batzuk gonbidatuta etorritakoak: kanpineko bezeroren bat, Azpeitiko Marea Urdina elkartekoak... Horiei guztiei laguntzeko, surf-taldeko boluntario-talde handi bat juntatzen da eta, guztiek elkarrekin, goiz pasa ederra egiten dute, 10:00etan hasi eta festa-giroko hamaiketako batekin bukatuta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión