Oriokok gehiago merezi arren, ezin gainditu Sanpedrotarra, 1-1
Martin Alguacilen mutilek irabazteko moduko partida jokatu zuten, baina ezin hiru puntuak eskuratu
Preferente mailako Oriokok berdinketarekin amaitu zuen (1-1) larunbat arratsaldean Mendibeltz zelaian Sanpedrotarraren aurka jokatutako neurketa. Nahiz eta 56. minutuan Alex Enparantzaren gol batekin aurreratu, minutu gutxi batzuk geroago Pasaiako taldeak berdinketaren gola sartu zuen falta batean gaizki defenditu ondoren; azken minutuetan nahiz eta saiatu, ezin neurketa hautsi.
Publicidad
Meritu gehiago egin zituen Martin Alguacilen taldeak, Sanpedrotarra oso atzean egon baitzen neurketa osoan. Aukera gutxiko partida izan zen, baina horiek etxeko taldearenak, Sanpedrotarrak atzean sartuta, garbi zeukan zer egin behar zuen. Berdinketa honekin, lau partida jokatu eta bi garaipen eta bi berdinketa ditu Oriokok, eta ostiral honetan Universidad de Deusko taldeari egin beharko dio bisita, era berean goikaldean sailkatuta dagoen taldea, lau partida eta lau garaipenekin.
Martin Alguacilek ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen: Julen, Asti, Garate, Olano, A. Mugica, Iker Colado, Manex, Imanol (Anouar), Dani ( Jon Barrenechea), Harri ( J. Iribar) eta Alex Emparanza (I. Urdangarin )
Gainontzeko taldeak
Ohorezko mailako talde jubenila hiru punturekin itzuli zen etxera Mondragon taldeari egindako bisitatik, 0-1 emaitzarekin, partidako azken minutuetan Chadi Castejonek sartutako gol bakar bati esker. Bigarren talde jubenilak 2-4 galdu zuen Lasarteko Texas-ekin. Norgehiagoka orekatua, baina azken unean lasartearrek azken bi golak sartu eta hiru puntuak beraientzat.
Ohorezko mailako kadeteei dagokionez, merituko garaipena, 3-2 Eibarren aurka. Galtzen hasi arren, markagailuari buelta eman eta etxean geratu ziren hiru puntuak. Goleatzaileak Jon Escudero (2) eta Ibai Sarasola izan genituen. Danena eta Aizkorri Goierri taldeekin, 10 punturekin hiruak, lidertzan dira Jaime Coladoren mutilak. Kadete txikiek, bestalde, ez zuten aukerarik izan Deban.
Publicidad
Ohorezko infantila 2-1 nagusitu zen Donostiako Arruperen aurka. Ander Irigoien eta Julen Altunak sartu zituzten bi golak.
Emakumeek azkenik, 2-1 galdu zuten Zizurkilen Aiztondo taldearen aurka. Gola Elaia Dos Santosek sartu zuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión