Guztira 15 domina, horietatik 5 urre, Euskadiko Txapelketan
Igande eguerdian Orion jokatu zen distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan
Guztira 24 untzi aurkeztu eta 15 domina lortu zituzten Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek igande eguerdian Orion jokatu zen Euskadiko distantzia luzeko txapelketan, 5 urre, 6 zilar eta 4 brontze. Errioan Euskal Herrik osoko 18 elkartetako 152 untzi bildu ziren; infantilak, 2500 metro egin behar izan zituzten arraunean (Donparnas-Orio); Kadete, beterano eta egokituak, 4.000m. (Saikola-Orio) eta jubenilak eta absolutuak, 6000m. (Mapil-Orio).
Publicidad
Urrezko dominak, ondorengo kategorietan lortu zituzten: infantil mutilek skull laukoan: Hodei Gastiain, Inhar Gastiain, Luka Acero eta Ehki Osak; emakume kadeteek skull laukoan: Irati Garrido, Laia Gaztañazpi, Maialen Arostegi eta Maren Tapia. Gizon absolutuek lemazaindun zortzikoan ere txapelketa eskuratu zuten: Untzia, Miguel Angel Millares, Jon Olaizola, Jon Arriola, Jon Lizarralde, Joseba Rodriguez, Jon Carazo, Imanol Garmendia eta Mikel Lizarraldek osatu zuen, Vicky Piñeiro lemazaian zutelarik.
Gizon jubenilek lemazaingabeko bikoak ere urrea, Ugaitz Astigarraga eta Oier Ikatzetak eta, azkenik, gizon absolutuek skiff bakarkakoan, Oihan Gozategirentzat ere urrea. Esan bezala, emaitza bikainak.
Bestalde, larunbatean eta Zumaian Gipuzkoako Batel Ligako 5. jardunaldia jokatu zen. Bertara Orio-Orialkik 5 batel bakarrik auzkeztu zituen, izan ere arraunlari asko etxean geratu ziren igandeko txapelketa prestatzeko. Aurkeztu zirenak, emaitza onak lortu zituzten. Bat garaile, mutil onfantilak eta beste lau ontzi, bigarren postuan (infantil neskak, kadete neskak eta mutilak eta senior mutilak).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión