Arratsaldean Bandaren kontzertua izango da Herriko Plazan. Etxeberria

Orio

Meza nagusia, dantzari suelto txapelketa, Bandaren kontzertua, bertso saioa, kontzertuak...

Larunbatean San Nikolas eguneko egitaraua bete-betea datorkigu

Viernes, 5 de diciembre 2025, 20:22

Larunbat honetan, abenduak 6a, San Nikolas eguna, jaietako bigarren eguna, ekitaldiz beteta datorkigu: goizeko 09:00etatik aurera, 3×3 saskibaloi txapelketa Karela kiroldegian, eta 11:00tan haur eta gaztetxoentzako tailerrak Ikastolako pergolan. Baita ere,11:00etan meza nagusia Salatxo taldearekin; 12:30ean, dan-tzari suelto txapelketa; arratsaldez, 17:00etan, erraldoi eta buruhandien kalejira; 18:00etan Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren kontzertua, eta LH6tik gorako gaztetxoentzako tortilla-patata lehiaketa, besteak beste. Iluntzean, Punttu Kakotx elektrotxarangaren txanda izango da, eta gauean, urteroko bertso-saioa eta kontzertuak egingo dira kiroldegian eta Herriko Plazan, hurrenez hurren.

Publicidad

Bertso jaialdian, 22:00etatik aurrera Karela kiroldegian, doako sarrerarekin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Bizkarra, Xabat Illarregi eta Nerea Elustondo arituko dira, gai jartze ardura Xabier Sukiak izango duelarik, eta egunekoarekin amaitzeko, gaueko 23:00etatik goizalderarte, Herriko Plazan, emanaldiak. Hasieran Ganibet taldea, ondoren Aimarzz eta bukatzeko DJ Makeda eta DJ Denz. Beraz, aukera zabala San Nikolas egun honetarako.

Bihar San Nikolas bigarrena

Biharko San Nikolas bigarrenean, berriz, 11:00etan, haurrentzako Gora Bihotzak ikuskizuna eta jarraian poteo-musikatua izango dira goizean. Eguerdian, herri-bazkaria egingo da kiroldegian, eta bazkariaren ostean, herriko bandak girotuko du jaia kiroldegian eta kalez kale. Azkenik, 23:00etan hasita, Zinez, Marte Lasarte, Bad Sound System, DJ Troti eta DJ La Fulana igoko dira plazako eszenatokira.

Astelehenean, azkenik, haurrentzako Euskal Herriko jostailuen lantegi eta jokoak egingo dira goizean, eta Euskal Herriko Kantuak izenburupean, kantu-jira egingo da herritar talde baten ekimenez. Arratsaldean, berriz, herri kirolak izango dira nagusi plazan, eta erraldoi eta buruhandien kalejira, talo jana eta Muxutruk erromeriaren kon-tzertuarekin amaitutzat emango dira festak, iluntzean.

Gogoratu ere, egun hauetan autobus zerbitzu bereziak izango direla, gaurkoan larunbatetako ohiko zerbitzua, baina, atzo bezala, bihar ere, Lurraldebusek Usurbil-Zumaia ibilbideko UK09 lineak zerbitzu berezia izango du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad