Orio
Liga irabazi ostean, hemendik aurrera, Kontxara begiraAsteazken eta ostegunean izango dira Kontxarako sailkatze estropadak
Antxon Etxeberria
orio.
Lunes, 1 de septiembre 2025, 20:04
Gizonezkoen traineruak Liga lortu du. Larunbatean Bueu-ko Bandera irabazi ostean, igandean, Ares-ko estropadan bost lehenengoetan sailkatzea nahikoa zuten Liga eskuratzeko, baina, Iker Zabalaren mutilak ez dira konformatzen diren horietakoak eta igandean ere Ares-ko bandera irabazi zuten, denboraldiko hamalaugarrena. Ezin zaie gehiago eskatu. Inork gutxik espero genuen denboraldi hasieran horrelako nagusitasuna erakutsiko zutenik, baina Eusko Label Liga borobila joan da. Gainera, Zabalak errotazio dexente egin ditu, eta adibide gisa, hamazazpi arraunlari erabili ditu asteburuan Galiziako bi estropadetan, harrobiari lekua eginez.
Publicidad
Galiziako itzulera ez zitzaien hain neketsua egin bi banderekin eta herritarrak eta txaranga zain zituzten igande gauean, 21:30ean etxera iritsi orduko. Gozamena orainarte lorturikoarekin, baina ez dago atsedenik eta, hemendik aurrera, Kontxa dute begi artean. Ostegun arratsaldean izango da sailkapen estropada eta badakite, gauzak ongi egin behar dituztela, lehendabizi sailkatzeko eta ondoren, iraileko lehen bi igandeetan orainarteko maila erakutsi eta Kontxako bandera lortzeko. Badakite ere, gainontzeko traineruak indartsu daudela eta Zierbena, Urdaibai edo Donostiarrak, besteen artean, gauzak zailak jarriko dituztela
Aurretik, bihar bertan, emakumeen txanda izango da eta hemen ere Orio Orialkiko nesken lehen helburua, Kontxarako txartela lortzea. Bi estropadak 18:00etan hasiko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión