Orioko Maria Maestra haurreskolako instalazioak, Baxoalde kalean.

Orio

Haurreskolako matrikulazio-epea zabalik irailak 10a arte

Orain matrikulatzen diren haurrek urrian hasiko dute ikasturtea

Antxon Etxeberria

ORIO.

Martes, 2 de septiembre 2025, 20:14

Irailaren 10era arte, zabalik izango da Maria Maestra haurreskolan izena emateko epea. Orain matrikulatzen diren haurrek urrian hasiko dute ikasturtea. Izen-ematea haurreskolan edo online egin daiteke.

Publicidad

Aipatu behar da, interesatuek hilero izango dutela matrikula egiteko aukera hilaren 1etik 10era, beti ere, plaza libreak badaude. Instalazioa aldez aurretik bisitatu nahi dutenek, horretarako aukera izango dute irailaren 10era arte, 11:30etik 14:30era ordutegian.

Ate irekietako bisita egiteko edo informazio gehiago behar izanez gero, halaber, jarri harremanetan Orioko Maria Maestra Haurreskolarekin: 943 89 06 25 telefonora deituta edo mariamaestra.orio@haurreskolak.eus korreo elektronikoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad