Orio
Gaur abiatuko da 'Arrantza eta gastronomia' hitzaldi-sortaJon Mujika, Orioko Kofradiako presidenteak zabalduko du zikloa 'Zer eta nola arrantzatzen da gure itsasoetan?' gaiarekin
Antxon Etxeberria
ORIO.
Miércoles, 10 de septiembre 2025, 20:13
Parrillen Festa urriaren 3tik 5era ospatuko da herrian. Baina horren aurretik, motorrak berotzen hasteko, herriko itsas ondarean sakontzeko hiru hitzaldi egingo dira irailean, 'Arrantza eta gastronomia' izenburupean. Lehen saioa gaur bertan izango da, irailak 11, Salatxo aretoan. Orioko Kofradiako presidente Jon Mujikak hartuko du hitza, eta 'Zer eta nola arrantzatzen da gure itsasoetan?' gaia izango du aztergai, 18:00etatik aurrera.
Publicidad
Izan ere, itsasoari lotutako herria da Orio, eta mende luzez, honen inguruko jardunak moldatu ditu herriko harremanak, ekonomia, festak, arkitektura, eta beste hainbat alderdi. Baina oriotar gehienok oso oinarrizko informazioa dute arrantzaren inguruan. Ez dakigu gure itsasoetan zer arrain arrantzatzen den, nola, zenbat, zergatik... Eta jakintza hori guztia oso gutxiren esku dago. Horietako bat da, hain zuzen, Jon Mujika, eta bere ezagutza herritarrekin partekatuko gaur, Salatxo aretoan. «Arrantzaleon bizimoduaren nondik norakoak kontatuko ditut: noiz ateratzen garen itsasora, zer arrantzatzen dugun, zein teknika erabiltzen ditugun... Gazteek, eta ez hain gazteek, ez dute bizimodu hau ezagutzen, eta Orio bezalako herri batean, interesgarria iruditzen zaigu honen berri herritarrei ematea», azaltzen du. Hitzaldia, esan bezala, 18:00etan hasiko da, eta ez da aurrez izena eman behar.
Datozen hitzorduak
Orioko Udalak hiru eragileren laguntza izan du 'Arrantza eta gastronomia' hitzaldi-zikloa antolatzeko: Orioko Itsas Kofradia, Carmen arraindegia eta Aldapa Elkartea. Gaurko lehen saioaren ondoren, bigarren eta hirugarrenean Olga Mujika Carmen arraindegiko arduraduna eta Ekaitz Apraiz Itsas-Etxea-ko kudeatzailea ariko dira, hurrenez hurren.
Olga Mujikak arraina erosterakoan kontuan izan beharreko alderdiak azalduko ditu irailaren 18an Salatxo aretoan emango duen hitzaldian, eta Ekaitz Apraizek arraina prestatzeko teknika berritzaileak azalduko ditu hilaren 25ean, Aldapa Elkartean. Aldiz, azken hitzorduan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, turismo-bulegoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión