Lehiaketaren irabazleak, udal ordezkariak eta Danbolin Musika Eskolako zenbait irakasle eta ikasle sari banaketa ondorengo argazkian.

Orio

Eman dira jakitera aurtengo 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren irabazleak

Lehiaketa honek aurtengoan 30. edizioa bete du, beti bezala, herrian idazteko zaletasuna bultzatzea duelarik helburu

El Diario Vasco

orio.

Lunes, 11 de diciembre 2023, 21:19

Orain egun batzuk egindako sari banaketaren ondoren, ezagutzen dira dagoeneko aurtengo 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren irabazleak. Sari banaketa ekitaldian, sarituekin batera, Udaleko ordezkariak eta Danbolin Musika Eskolako zenbait irakasle eta ikaslek hartu zuten parte: Leire Bravo, Maxe Zinkunegi, Andoni Lertxundi, Nerea Gutierrez eta Amaia Gutierrezek. Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea, eta Iosu Lizarralde eta Jon Basurko zinegotziak aritu ziren, Udaleko euskara-teknikariarekin batera, lagun giroko ekitaldi batean.

Publicidad

Lehiaketaren epaimahaia honela osatu da aurten: Rikardo Uzkudun, Karkara elkartearen izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikaria; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikaria.

Ekitaldian, epaimahaiak poza agertu zuen «lehiaketa honek 30. edizioa bete duelako aurten, herrian idazteko zaletasuna duten guztien bilgune eta erreferentzia izaten». Datorren urtean 31. edizioa izango da.

Aurtengo irabazleak

Hauek dira aurten saria irabazi dutenak. Ipuin arloan: 1.- 'Ramon' lanarekin, Iñigo Gaiton; 2.- 'Fisherman's Tale', Aritz Pardina: eta 3.-'Alfajarin' izenburuarekin, Garazi Urretabizkaiak jaso du. Accesita, '(A)fi(k)zioa' lanarekin Ainhoa Mujikarentzat izan da.

Bertso eta olerkietan, lehen saria, Ainhoa Mujikaren 'Luiziak' bertso sortak jaso du; 2.- Xabier Iribarren, 'Ezerrez ta asko' izan da eta 3.- Xabier Sukiaren 'Oria: Aizkorritik itsasora' olerki bildumarentzat izan da. Alor honetan, bi accesit banatu dira, bat Iñigo Gaitonek jaso du 'Juan Zen' lanarekin eta bestea Rosi Lazkanok, 'Aulki morea'-rekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad