Orio
Bertso eskolan izena emateko epea zabaldu du Errikotxia elkarteakBertsotan trebatu nahi duten haur, gazte eta helduei zuzentzen da bertso-eskola
Antxon Etxeberria
ORIO.
Sábado, 13 de septiembre 2025, 20:35
Bertsotan trebatu nahi duten haur, gazte eta helduentzako bertso eskolak eskainiko ditu aurten ere Orioko Errikotxia Bertsozaleen Elkarteak. Izen-ematea zabalik dago, eta telefonoz egin behar da, elkarteko kideei deituta.
Publicidad
Adinaren eta mailaren arabera, hiru talde bereiziko dituzte. Hasiera maila: LH 3, 4 eta bost mailetako ikasleei zuzenduta, astearte eguerditan.
Trebatze mailak ondokoak izango dira: LH 6 eta DBH 1 eta 2 mailetako ikasleei zuzenduta, astearteetan, 18:30-19:30 ordutegian eta, azkenik, Mahai-bueltako taldea: DBH 3tik hasi eta 100 urtera bitartekoei zuzenduta, ostegun iluntzetan.
Ikasturte osoko matrikulak 60 euroko prezio izango du, eta asteko saioa ordubete ingurukoa izango da, bazkalondoan egingo dena. Interesa izanez gero, deitu Errikotxia elkarteko arduradunei: Iñaki (635 720 240) edo Mikel (615 767 436). Beraiek emango dizute informazio zehatzagoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión