Gure Zirkuko karpa Mendibeltz zelaiaren ondoan dago. ETXEBERRIA

Orio

Aurtengo udan ere, sekulako harrera Gure Zirkuak Orion

Dagoeneko salduta daude abuztuan geratzen diren bost emanaldietako sarrerak

Viernes, 15 de agosto 2025, 20:54

Aurtengoan ere Gure Zirkuak oso harrera ona izan du Orion. Abuztu hasieran hasi ziren emanaldiak eskaintzen, aurten guztira 14 Orion; dagoeneko esan beharra dago, abuztuan geratzen zaizkien 5 emanaldietarako sarrera guztiak salduta daudela. Ondoren, irailean Doneztebera joango dira, eta bertan hamar emanaldi eskaintzeko asmoa dute, irailaren 6tik 20ra. Doneztebeko emanaldietarako sarrerak salgai daude Gure Zirkuaren webgunean. Esan beharra dago lehen aldia dela Nafarroako herri txiki honetan geldialdia egiten duela Iker Galartzaren zirkuak.

Publicidad

Harrituta daude Gure Zirkukoak ere, hainbeste urte udan Orion eta hala eta guztiz sarrera guztiak saltzen. Esan beharra dago, zirkuak Orion zortzigarren denboraldia duela. Egia da baita ere, aurtengoa ikuskizun berria dutela. Baina, hala ere, arrakasta itzela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad