Borrar
Herriko txokorik preziatuena elizaren azpikaldean dagoen Oteizaren Pietatea du Iñaki Arrillagak. Iñigo Royo
Orio | 90 urte zurekin

«Arrauna eta bixigua baino gehiago gara»

Sortzailea. Diseinatzaile eta arraunlari ohia, azken urteak sortzeari emana dago Iñaki; bere apostolu arraunlariak, diseinu grafikoko marrazki eta abstrazio geometrikoko eskulturak, oso ezagunak dira

Domingo, 22 de junio 2025, 00:48

Iñaki Arrillaga Iñarra gustura bizi da bere herrian; ezer gutxiren falta sumatzen du. Orio bizitzeko herri aproposa dela dio, eta ez lukeela beste tokiren batengatik aldatuko. 72 urte beteak eduki arren, ez da geldirik egotekoa. Erretiroa hartu zuenetik, arte lanetan murgildurik dabil eta bere artisau lanak ezagunak dira, batik bat Oteizaren Apostoluak arraunlari bihurtuta dituen burdinezko eskulturak.

Hernanin Maestria Industriala ikasi ondoren, diseñatzaile, proiektista bezala hasi zen lanean eta azken 30 urteak Gamesan (lehen Etxesa) eman zituen, Gipuzkoako salmenta-buru.

70ko hamarkadan arraunlaria izan zen hainbat garaipen lorturik bai traineruan baita aulki mugikorrean ere, Kontxa eta Espaniako Txapelketak barne. «Gaur egun traineruan jartzen dugu arreta, baina nik aulki mugikorrean disfrutatu dut gehien», dio. «Gogoan ditut 70ko hamarkadan estropada internazionaletan Orion izaten zen giroa. Hemen arraun elkarte ezagunenak izaten genituen (Oxford, Cambrigde, Florida, Belgikako selekzioa…), sekulako zortzikoak etortzen ziren eta herrian festa handia izaten zen, giro apartarekin. Garai hark arraun mundua erreboluzionatu zuen, Orioren Urrezko Aroa izan zen».

Iñaki ezaguna da Orion, bere ibilbidean herriko hainbat talde eta eragilerekin konprometituta ibili da lanean eta dagoen herri giroa eta herri sentimendua nabarmentzen ditu. «Beste lekuetan ere hala izango da bakoitzak gurea maite dugulako, baina gu oso oriotarrak gara, ahal dugun guztietan gure herria goraipatzen dugu. Arrauna eta bixigua baino gehiago dela Orio iruditzen zait».

ORIO

Comarca:

Urola Kosta

Habitantes:

6.187

Euskaldunes (2021):

75,06 %

Densidad población:

637,83 hab/km2

Tasa de paro (2023):

5,7 %

Renta personal (2022):

26.562 €

Altitud:

14 m.

Superficie:

970 Ha

ORIO

Urola Kosta

Comarca:

Habitantes:

6.187

Euskaldunes (2021):

75,06 %

Densidad población:

637,83 hab/km2

Tasa de paro (2023):

5,7 %

Renta personal (2022):

26.562 €

Altitud:

14 m.

Superficie:

970 Ha

ORIO

Comarca:

Urola Kosta

Habitantes:

6.187

Euskaldunes (2021):

75,06 %

Densidad población:

637,83 hab/km2

Tasa de paro (2023):

5,7 %

Renta personal (2022):

26.562 €

Altitud:

14 m.

Superficie:

970 Ha

ORIO

Comarca:

Urola Kosta

Habitantes:

6.187

Euskaldunes (2021):

75,06 %

Densidad población:

637,83 hab/km2

Tasa de paro (2023):

5,7 %

Renta personal (2022):

26.562 €

Altitud:

14 m.

Superficie:

970 Ha

Era berean, kultur eta kirol mailan herrian dagoen mugimendua goraipatzen du. «Musika eskolak edo Harribil dantza taldeak gazte asko mugitzen dituzte eta zer esan kirolaren inguruan. Arrauna dugu, baina aldi berean, eskubaloia, futbola, softbola, surf, atletismoa… eta 6.000 biztante pasatxo bakarrik izateko, kirolak indar handia du Orion. Kirolean zein kulturan jende asko dago inplikatuta eta poza ematen du».

Jubilatu ondoren, Jorge Oteizaren lanari buruz ikertzen jardun zuen Iñakik. «Bere lanari buruzko liburu eta dokumentuak bereganatu nituen eta abstrazio geometriko munduan sartu nintzen. Oteizak esaten zuen Arantzazuko bere apostoluak Orioko arraunlariak zirela eta apostolu horiek arraunlari bihurtu ditut, burdinakin egindako eskulturak sortuz». Orioko Klubak sari bezala eman ohi izan ditu, adibidez orain dela gutxi klubaren sortzaileei egin zitzaien omenaldian.

Bere diseinu grafikoko marrazkiak eta abstrazio geometrikoko eskulturak, material ezberdinekin egindakoak, oso ezagunak dira. «Sortzailetzat dut burua, nire lana ikusteko erakusketa batzuk ere egin izan ditut, baina ea erakusketa gehiago egiteko aukerak sortzen diren».

Nire herria

- – Nolako herria da Orio?

– Orioren bihotza itsasoa da;Orio inguratzen duten mendiak birikak dira eta hori dena uztartzen duen odola, ibaia.

- – Zer da Orio bizitzearen hoberena?

– Dagoen anistazuna, zenbat jende dagoen inplikatuta kultur zein kirol arloetan.

- – Eta txarrena?

– Beste herri askotan bezala, etxearen problematika, etxebizitza falta eta daudenak oso garestiak.

- – Zein duzu herriko leku kuttunena?

– Txokorik preziatuena eliz azpikaldean dagoen Oteizaren Pietatea.

(88tik 73.ena)

Eta hurrengo igandean... Ormaiztegi

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Arrauna eta bixigua baino gehiago gara»