Costa Urola
'Oporrak bakean' igarotzeko aukera31 haur. Darahli elkarteak 31 haur saharar ekarri ditu Euskal herrira. Horietatik 10 eskualdeko familietan izango dira, Zumaian, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian. Hainbat ongi-etorri festa antolatu dituzte
Martes, 22 de julio 2025, 20:36
Urtero bezala, aurten ere martxan da Oporrak Bakean programa, eta honi esker 213 haur saharar etorri dira Euskal Herrira, desertuko baldintza latzetatik ihes egin eta uda berezi bat igarotzeko asmoarekin. Programa honek errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren 8 eta 12 urte bitarteko haurrak har-tzen ditu. Bertan bizi diren baldintzak oso gogorrak dira: 50 ºC-ko tenperaturak, elikadura eskasa eta mediku-arretarik eza, esaterako. Ume horietatik guztietatik hamar, Darahli elkartearen bidez etorri dira Azkoitiko, Azpeitiko, Zumaiako, eta Zestoako familietara. Beste hogeik, berriz, elkarteak kudeatzen dituen Larrabetzuko (Bizkaia) Bakeleku udalekuetan igaroko dute uda. Haur horiek atseden, arreta medikoa, elikadura egokia eta maitasunez beteriko ingurunea aurkitzen dute eskualdeko familietan.
Publicidad
Pasa den astean iritsi ziren eskualdera, eta bertako udalek hainbat harrera antolatu dizkiete. Astelehen eguerdian esaterako Zumaian hartu zituzten eta bertako udalean protagonista bihurtu ziren. Behin harrera ekitaldia amaituta, Santiago hondartzara joan ziren, itsasontziz. Hainbatentzat lehen aldia izan da itsasoa ikusten.
Paddle surf saioan parte hartu zuten eta bazkaldu aurretik uretan jolasean ibili ziren. Arratsaldea, berriz, jolasekin eta ekintza desberdinekin bete zuten. Atzo, bestalde, Zestoan egin zieten ongi-etorria. Zestoako udaletxean egingo zieten harrera berriro. Ondoren, errekan bainu freskagarria hartu eta elkarrekin bazkaldu zuten. Arratsaldan, Azpeitiko Tren Museoa bisitatzeko aukera izan zuten.
Darahli Elkartea urte osoan zehar aritzen da lanean, elikagai eta botika bilketak eginez edo sentsibilizazio kanpainekin
Asteburuan, gehiago
Eskualdeko herriak ezagutzeko aukera izango dute oraindik ere haur errefuxiatu saharrarrek, izan ere, asteburuan beste bi herritan ongi-etorri festak izango dira: Azpeitian, larunbatean, eta Azkoitian berriz, igandean.
Egitarau oparoa prestatu dute Urola Erdiko bi herrietan. Azpeitian 11:30ean egingo diete harrera, herriko plazan. Ondoren, jolasak eta tailerrak izango dira eta 14.30ean, bazkaria izango da (aurrez izena eman behar da). Arratsaldean, 17.00etan hasita, apar festa izango da.
Publicidad
Azkoitian ere herriko plazan egingo zaie harrera igandean. 11:00etan, jolasak eta tailerrak izango dituzte estreinako. Ondoren, bazkaria izango dute eta arratsaldean, 16:30etik aurrera, perkusio tailerraz gozatu ahal izango dute,
Asteburu osoan zehar, euskal eta saharar musikaz gozatzeko aukera izango da. Haimak egokituko ditzute eta te dastaketak ere izango dira. Bestalde, saharar auziari zein 'Oporrak bakean' programari buruzko informazioa ere zabalduko dute antolatzaileek.
Publicidad
Elkartasunaren deia
Darahli Elkartea urte osoan zehar aritzen da lanean: Elikagai eta botika bilketak egin ohi dituzte Tindufeko kanpalekuetara bidaltzeko; Sentsibilizazio-kanpainak ere bultzatzen dituzte ikastetxeetan eta herrietan. Era berean, bidaiak ere antolatu dituzte udal ordezkariekin eta herritarrekin saharar herriaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko. Azkena, Azkoitiko udaleko ordezkariekin izan zen Aste Santuetan, esaterako.
Horrez gain, elkarteko kideak urtero, familia berrien bila ari-tzen dira 'Oporrak bakean' egitasmoa aurrera eramateko. Hala, haur horiek hartzen dituztenen eskutik, itxaropenaren eta duintasunaren zubia eraikitzen da Euskal Herritik Saharar herrira.
Publicidad
Elkartea irekita dago familia berriak hartzeko eta boluntario gisa parte hartu nahi dutenentzako. Euren lana ez litzateke posible izango jende arruntaren ekarpenik gabe: familia bat, etxe bat, egun ba-tzuk... bizitza osorako aztarna bat bihurtzen dahaur horientzat.
Aurrerantzean, elkartearekin harremanetan jarri nahiz gero, darahlizumaia@ gmail. com da bertako helbide elektronikoa edo 605 701 463 telefono zenbakira dei daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión