Errezil
Jendetzarekin eta giro ezin hobearekin agurtu dituzte iraileko erromeriak ZelatunenErrezil
Martes, 30 de septiembre 2025, 20:30
Iraileko igandetan Zelatungo zelaietan egiten den erromeriak oihartzun handia izaten du inguruan, eta azken igandea izanda, mendizaleek ez zuten hutsik egin. Eguraldi paregabea lagun, jendetza elkartu zen bertan: kirola egin, mokadutxo edo bazkari goxoa partekatu, eta dan-tzarako zein atseden hartzeko tartea ere izan zen, egun pasa ederra egiteko aukera paregabea aprobetxatuz. Musika eta dantzarako tartea ere hartu zuten gerturatutakoek. Nola ez, trikitia protagonista izan zen eta Izer eta Alabier trikitilarien doinuek giroa alaitu zuten egun osoan zehar.
Publicidad
Bestalde, Mendietan eolikorik ez! aldarrikatu zuten hainbat herritarrek, Amasamendi Bizirik, Sañu Bizirik eta Errezil Bizirik taldeek deitutako elkarretara-tzean. Horrela, amaiera eman zi-tzaien iraileko igandetako erromeriei Zelatunen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión