Getaria
Zozkatu dituzte Korrikako kilometroakIbilbide berria izango duenez Getariatik pasatzean, bost kilometro gehiago egin beharko dira
Joan den astean egindako Korrika batzordearen bileran egin zuten Getariako kilometroen zozketa. Kostako errepidea itxita dagoenez, antolatzaileek ibilbidearen aldaketa iragarri dute aste honetan eta ondorioz, bost kilometro gehiago izango ditu Korrikak. Horretarako, hainbat kilometrok 'A' eta 'B' izendapenak izango dituzte.
Publicidad
Getariarrek Meagako biribilgunean hartuko dute lekukoa eta Garate gainetik herrigunera jaitsiko dira. Korrokaren bileran jakinarazi zutenez, aurten ez da herriko Alde zaharrera sartuko eta errepidetik, zuzenean, Zumaiarantz joango da.
Honela banatu dira kilometroak: 1405 'A' kilometroa, Meagako biribilgunetik, Presoen Lagunak eta Getaiko Gazte Asanblada. 1405 'B' kilometroa, Oskarbi baserri ingurutik, Gure Txeru eta Urritza/Gaztetape Surf Elkartea. 1406 'A' kilometroa, kurba handiaren ondorengo kurbatik (autoak aurreratzeko aukera amaitzen den ingurua), Getariako Udala. 1406 'B' kilometroa, Garate gainetik, Tonpe Guraso Elkartea eta Lagunak eta Babexa merkatarien elkartea. 1407 'A' kilometroa, Aranguren baserri paretik, Irizabal arrainak. 1407 'B' kilometroa, Aizpurua txakolindegitik, EH Bildu. 1408 'A' kilometroa, Erruera paretik, Getaitri Triatloi Kluba eta Getariako Arraun Elkartea. 1408 'B' kilometroa, Elkano jatetxearen ondotik, Artzape Euskara Elkartea/Gure Txeruko dantzariak eta Taiko Judo Kluba. 1409 kilometroa, San Prudentzioko eta As-kizuko bidegurutzetik, Zanbuka Guraso Elkartea (Zumaiako beste talde batek osatuko du kilometroa).
Petoak, Artzaperen bulegoan
Korrikan lekukoa eramango duten eragileei petoak banatu zi-tzaizkien zozketa egin zen bileran. Haietako batzuen ordezkariak, baina, ez zuden bertan eta Artzape komunikabidearen bulegoan (Eskualtxeta eraikinean) izango dute haiek jasotzeko aukera datozen egunetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión